Norantz: Iparraldean euskararen gramatikaren bilakeraren datu-basea
2011, Urria 14 - 21:43 — benitoNorantz proiektuaren berri heldu zaigu Iparraldetik. Gaur egun euskararen gramatikak noranzko joera duen jakiteko hainbat hiztuni frantsesezko testu laburrak euskaratzea eskatu zaie, eta erantzuna grabatu eta idatziz jaso ondoren data-base interesagarri hau antolatu dute.
"Euskaraz nola esaten da....?" galderari erantzuteko modu interesgarria izan daiteke bestalde.
Iparraldeko batua
2010, Urria 21 - 19:08 — benitoHegoaldetik batzuek galdetzen digute : «Zergatik eta zertako duzue iparraldeko batu hori ?» Erantzuna sinple zait : zuek hegoaldeko batu bat erabiltzen duzuelako, hiztegian guretzat aski urruna, ez errateko arrotza, gainera maiz erranaldietan gazteleraren pleguetara tolestua.
Iparraldeko Batua? (Le Journal)
Telebistak zertarako balio duen
2010, Martxoa 23 - 12:56 — benitoAdibide txiki bat jartzeko: gure garaian, jolasten ari ginela, Socorro! esaten genuen. Duela urte batzuk, lehenbizikoz entzun nuenean Laguntza, mesedez! edo holako zerbait, esan nuen, neure artean, Kontxo! Telebistak balio dik zerbaitetarako.