materiala

CEDRO eta materialen lizentziak

El Centro Español de Derechos Reprográficos acusa a la Universidad Carlos III de haber subido sin licencia a su campus virtual (la red informática interna a la que tienen acceso los alumnos) materiales protegidos por derechos de autor. Sería el equivalente al antiguo servicio de reprografía (fotocopias) trasladado al mundo digital.

— Antonio Fraguas (El Pais)

El Paisen eman dute Carlos III unibertsitatearen kontrako salaketaren berri: Demanda por 'piratería' contra la Universidad Carlos III (El Pais).

CEDRO Espainian besteak beste erreprografia eskubideak kontrolaten dituen erakundea da. Egileen jabego intelektuala, oraingoan testu idatziei dagokiena dirudienez.

Albistea interesgarria da, eta kezkagarria ere bai. Hasteko polemika sortu du Twitter-en dagoeneko. Eta ez zaigu urruna: azken asteotan CEDROko ordezkariak euskaltegietara bisitak egiten hasi omen dira.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Karpeta zaharrak

Maite ditut karpeta zaharrak, egin eta bizi izan direnen eta bilakaeren lekukoak, haien tinta zahar eta hauts usaina, orritan biltzen dutenetik haratago haien baitan daramaten guzia, urteak iragan ondoan oraino ukan dezaketen balioa, dena.

— Bea Sallaberry

Irakasle gelan edo euskaltegiko apalategiren batean pilatutko karpeta zaharrei begira geratu da Bea.

Maite ditu karpeta zaharrak (Han eta hemen)

 

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

"Eta begiak itxi zituen" (Literatura ikasgelan)

Santzurtziko Udal Euskaltegikoen Literatura ikasgelan proiektuaren bigarren atala dugu sarean. Oraingoan Xabier Etxaniz idazle eta euskara irakaslearen Eta begiak itxi zituen ipuina irakurtzeko eta lantzeko proposamena dator.

Hemen duzue aktibitatearen lanketarako proposamena.

 

 

4.666665
Batez bestekoa: 4.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

B1erako mintzagaiak: Zer erabaki duzu?

Pilar Montoyak jarraitzen du B1erako aktibitateen propsoamenak egiten bere blogetik. Oraingoan erabaki baten berri eman eta harekin adostasuna adierazteko gaitasuna praktikan jartzeko proposamena.

Bide batez, honen aurretik beste hau plazaratu digu azken egunotan: 3.fitxa. Zer nahi duzu egia ala gezurra?

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

B1 mailako deskribatzaileak garatzeko fitxa

Pilar Montoya irakasleak lehengo urtean A2 mailako talde batentzat garatutako materialak eta jarduerak utzi zizkigun bere blogean. Aurten B1eko talde batekin hasi dela mailako deskribatzaileak garatzeko materialak jartzen hasi zaigu. Lehenengo fitxa duzue hemen.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Egile eskubideak eta erabiltzen ditugun materialak

Handik eta hemendik jasotzen ditugu testuak, dokumentuak eta materialak, askotan gogoratu gabe egile eskubideak eta lizentziak egon daitezkeela tartean. Espainiako legearen markoan ditugun eskubideak eta mugak ezagutzeko artikulu erabilgarria izan daiteke Pompilo blogean aurkitu dugun hau.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hizkuntza ekologiari buruzko unitate didaktikoa

Berde Berdea hezkuntza proiektuaren webgunean hizkuntzen ekologiari buruzko ikastunitate digital hau topatu dugu. Interesgarria ideiak emateko, euskara zergatik ikasi-zergatik egin klasean galdetzen hasten garenerako akaso.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Realia: benetako dokumentuen gainean proposamen didaktikoak

Santillana editorialak hedabideetatik jasotako dokumentu errealen gainean jarduera didaktiko batzuk eskaintzen dizkie gaztelania irakasleei fitxa batzuetan.

Aldizkari bateko testuarekin edo irratsaio baten grabazioarekin zer egin ez dakigula, ideia lagungarriren bat aurki dezakegu.

Via Encuentro Nacional de Profesores y Editoriales de E/LE

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

HABE: A1 mailako materiala egiteko deialdia

EAEKo buletinean agertu da deialdi hau. HABEk A1 mailarako (EEMaren arabera, HEOKen A1 mailaren aipamenik ez baitago) material sorta egiteko deialdia egin du. Formatu ezberdinetan eta ikastunitateetan banatuta.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

A2rako mintzagaiak: "Iragarkia dela eta deitzen dut"

Pilar Montoyak jarraitzen du Europako Markoko deskribatzaileetan oinarrituta A2 mailarako aktibitateak proposatzen. Oraingoan elkarrizketaran koherentzia lantzeari begira jarri da.

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez