konektibismoa

MOOC MOOC!

Siemens, Downes eta enparauen lorratzei jarraiki, MOOC (Masive Open Online Courses) ikasteko moduarekin egin dut topo. Ea zer iruditzen zaizuen.

4.333335
Batez bestekoa: 4.3 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Konektibismoa ikasgelan

Nire ikuspegitik, konektibismoari konexionismoari leporatu zitzaizkion kontu berak egotz dakizkioke:

- Gizaki guztiok berdin ikasten dugula pentsatzea. Badakigu jakin, pertsona batzuek okerrago erantzuten dutela kaosaren aurrean eta horrek euren ikaskuntza mugatzen du. Halaber, badakigu pertsona batzuek tolerantzia baxua dutela anbiguotasunaren aurrean, edo pertsona batzuek beste batzuk baino sistematikoagoak izan behar dutela... aspaldi, 1978an Roberta Abraham-ek egindako ikerketek erakusten zuten bezala, "The Nature of Cognitive Style and Its Importance to the Foreign Language Teacher" izeneko argitalpenean.

- Ikaskuntza "norberaren kontua" dela pentsatzea. Edozein ikaskuntza teoriak ikaskuntzaren parte soziala izan behar du bere barnean. Pertsonak ikasten duela esateak eta ondorioz, pertsonak izan behar duela fokoa, ikaskuntzaren ikuspegi psikologizistaren errore handietako bat da (eta neu psikologoa naiz baina onartzen dut akatsa). Sareetan ikasten dugula esateak esan gabe nola eragiten duen zein komunitatetakoak garen, zein den gure familia, gure kultura, gure hizkuntza... ikaskuntzaren globalizazio erradikala sustatzea da eta, horrekin, giza-aniztasunaren asimilazioa.

— Ainhoa Ezeiza

Educared 2011n ponentzia aurkeztu du Ainhoa Ezeizak. Konektibismoa azken urteotan aurrera joan den ikuspegia da, eta ponentziaren laburpen-azalpen hau oso lagungarria izan daiteke gure testuingurua (hizkuntzen ikaskuntza) ideien joan-etorri horretan kokatzeko.

Konektibismoa ikasgelan: Educared 2011 (Ainhoa Ezeiza)

Aurkezpena:

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

George Siemens: Conociendo el conocimiento

George Siemens konektibismoaren teoriko nagusienetakoaren 'Conociendo el conocimiento' liburua jarri digute eskuragarri Blog Nodos Elekoek.

Mila esker.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

"Knowing knowledge" gaztelaniaz

Azken urteotan zer esana eman du konektibismoa izeneko teoriak, ikaskuntzaren teoria edo ikuspegi berria nonbait. George Siemens eta Stephen Downes ditugu teoriaren "guruak", eta lehenengoaren "Knowing knowledge" liburua "testu sakratua".

Edonola ere, teknologiak ekarri dituen berrikuntzetatik abiatuta, gaur egun ikaskuntza eta ezagutza nondik nora doazen hausnartzeko testu komenigarria, eta orain Nodos Elekoek gaztelaniara itzulita daukagu sarean

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Nodos Ele: 2. manifestua

Necesitamos explicaciones más eficaces, que encajen mejor con el momento actual ante las limitaciones de tradiciones anteriores, como el conductismo, el cognitivismo, y el constructivismo que fue nuestro punto de partida. A partir de las herramientas de estos modelos no podemos explicar el efecto que la tecnología, Internet y las redes sociales tienen sobre la manera en la que actualmente vivimos, nos comunicamos y aprendemos. Y ello conlleva también la necesidad de analizar actividades y prácticas educativas en busca de recursos que no se apoyen en enfoques que han quedado obsoletos, ni tampoco en la tecnología en sí, sino en la nueva realidad social y pedagógica.

— Nodos Ele taldea
Manifiesto Nodos ELE 2009

Nodos Elekoek bigarren manifestu bat aurkeztu digute euren blogean. Gogoetarako abiapuntu berria izata dute asmoa. Konektibismoaren bidea hartu dute bete-betean, eta baieztapen polemiko batzuk ere badaude duda barik. Ea zer ematen duen, eztabaidan eta, gehien bat, praktikan.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ikasle sareratua (?)

Networked student, via Gabinete de Informática.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Konexioak, istorioak eta teknologia

Siempre hemos formado conexiones, conectado gente. Antes lo hacíamos por medio de historias y ahora lo hacemos por medio de la tecnología.

Aurkezpen honetan ikusita.

Ez dakit ondo ulertu dudan, baina pentsatzen utzi nau.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Konektibismoari buruzko ikastaroa

Konektibismoaren aitak George Siemens eta Stephen Downes-ek konektibismoari buruzko ikastaroa antolatu dute. Online, sarearen baliabideak erabilita eta matrikula eginda nahiz era irekian jarraitu ahal izango da.

Konektibismoaren autoproba ote?

Digizen-en bidez.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Konektibismoa eta mikrolearnig-a

Artikulu interesgarria ikaskuntzaren azkenengo joerei buruzkoa. Bi egile eta bi lekutan dago, goiko loturaz gain, hemen ere baduzue.

Via:e-learning, conocimiento en red y web colectiva

3
Batez bestekoa: 3 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

"Elkarrizketaren" bilakaera

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez