Europa

Hizkuntz eskakizunak Europan

Dagoeneko (joera hazkorra izan baita), Europar Batasuneko 27 estatuetatik 23k nolabaiteko hizkuntza eskakizuna ezartzen diete beren biztanleei, gutxieneko eskubide batzuk lortu ahal izateko.

(...)

Suedia, Irlanda, Txipre eta Espainia dira horrelakorik ez duten bakarrak....

(...)

Eta gu, gaixo euskaldunak artatu behar dituen medikuak euskara jakin behar ote duen eztabaidatzen, oraindik ere.

— Josu Amezaga

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hizkuntzen portfolioaren bertsio elektronikoa eta online

Europako Hizkuntzen portfolio elektronikoaren berri eman genuen aspaldian. Orduan ordenagailuan instalatzeko aplikazioa zen, eta orain Abel Camachori esker jakin dugu online bertsioa atondu dutela. Erabiltzaile kontu bat eginda norberaren biografia, dossierra eta pasaporte linguisitkoa egin daiteke beraz.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hizkuntza-maila autoebaluatzeko jolas europearra

Via Bloggeando gaur Hizkuntzen Europako Eguna dela jakin dugu. Ospakizunaren karietara, webgune ofizialean Europako Erreferentzia Markoan oinarrituta, hizkuntza maila autoebaluatzeko jolas hau jarri dute.

Bide batez, baten bat kexu dabil Europan hizkuntzaren bat baztertuta dagoela eta.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

e-PEL: hizkuntz portfolio elektronikoa

Europako Hizkuntzen Portfolioaren bertsio elektroniko hau aurkeztu du APEEk.

Fernando Trujillok egin du erreseina: Llega el e-PEL

 

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hizkuntzen eguna Europan

Irailaren 26 aspaldi dago horrela izendatuta eta hainbat ekitaldi daude han-hemenka.

Hemen Donostian Lacunza akademiak aste honetan antolatu dituen hauek bezala. Gaur hain zuzen ere, hizkuntzak kalera irtengo dira Gipuzkoa plazan: doako hizkuntz-klaseak (hizkuntzen "dastaketa", kontzeptu polita), hizkuntz-esperientzien kontaketa, musika eta abar. 

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskara Erasmuseko ikasleentzat

Erasmus programako ikasleentzat joaten diren herriko hizkuntza ezagutzeko ikastaroak jasotzeko aukera dago. Lehengo uztailaren 3tik Europar Batzordeak katalana, galiziera eta euskara ere sartu ditu ikas daitezkeen hizkuntzen zerrendan.

Lander Arbelaitzen blogean irakurri dugu: Erasmus ikasleak euskaraz

4.666665
Batez bestekoa: 4.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Monte-Carlo, Akisgran, Florentzia, Elx

Euskaltzaindiak arau berria, 157.a: Europako hiriak (pdf).

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Eremu urriko hizkuntzen Europako gutuna, jardunaldia Bilbon

Gaur eta bihar Guggenheim-en biltzarra. Eremu urriko hizkuntzen Europako gutunaren lorpenak eta erronkak mintzagai.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hizkuntz-koakzioa

Hizkuntza ezin da sustatu beste hizkuntza bateko hiztunen eskubideen bizkar, edo diskriminazio eta koakzio bidez hizkuntza hori baztertuz edo berari min eginez

— Luis Herrero

Europako Parmalmentuak hizkuntz-aniztasunaren inguruko ebazpena onartu du talde popularrak bultzatuta. Herrerok egindako ekarpena da esaldi hori, eta ekarpena onartu egin da.

Sareko Argiaren bidez heldu zaigu albistea.

Informazio gehiago:

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Europako Hizkuntzen Eguna eta sagarra

Sagardoetxeak lehiaketa bitxia proposatu du biharko ospakizunerako.

Debabe blogen bidez.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez