tituluak

Ahaleginaren balioa

Bukatzeko, ahaleginaren balore berri hau berdindu al daiteke hain ezaguna zaigun lo importante no es ganar, sino participar? Zuek, bultzatzaileek, sinesten al duzue lelo horretan zuen eguneroko politikagintzan? Badakizue, ahalegindu arren, emaitza onik eskuratzen ez baduzue zuen boto-emaileentzat, ez zaretela egongo hurrengo gobernuan, ez duzuela euskal gizartearen azterketa gaindituko. Ez al da horrela izan behar?

— Edu Zabala (Irakaslea)

Ikasketekin euskara agiriak balioztatzearen inguruan ahalegina saritu nahi horretaz hausnartu du Edu Zabalak: EGA titulua desagertzear? Bertandona kolektiboaren tesien garaipen bat? (Gara)

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ikasketen bidez euskara agiriak emateaz

Ikasketen bidez euskara tituluak homologatu nahi direla, Berriakoek iritzia eskatu diete Imanol Igeregi Ikastolen Elkarteko zuzendari orokorrari, Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiari, Ricardo Arana Hezkuntzako komunikazio arduradunari eta Lontxo Oihartzabal EAEko Eskola Kontseiluko lehendakari izandakoari.

2
Batez bestekoa: 2 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Tituluen baliokidetza eta EEMn kokatzeko dekretua Nafarroan

Ebazpena argitaratu da gaur Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Hizkuntz-tituluen baliokidetza ofizialdu eta Europako Marko-Esparruan kokatzeko pausoak ematen ditu.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Filologiabako baten erantzuna

Zeu ibili izan bazina, ostera, a zelango euskaradun aberatsak eta egokiak aterako ziren! Zeure esku leun eta samurren ferekak jasoko zituzten nire «atzaparrenak» barik. Gainera, zuk, «lan-merkatuan galduta» ibili beharrean, nire soldata eskastxo honen ordez (2.000 euro likido hilean, 14 paga, bi hilabeteko oporraldia udan, irail osoan ia ia antzera -fitxatu arren-, Gabonetako eta Aste Santuko hamabostaldiak, urtean zehar izaten diren jai-zubiak ....) halako bi edo hiru edo lau , gutxienez, kobratuko zenuke (zeure jakinduriaren tamainakoa, mesedez), eta hainbat liberazio eta baimen lortuko zenituzke ikastaro bereziak eta graduondokoak egiteko, zeure euskara-maila goren hori are landuagoa izan dadin eta bost urte horietan ikasitakoa ahaztu ez dagizun.

— Luis Astorkia

Luis Astorkia, Sestaoko Udal Euskaltegiko irakasleak gogor erantzun dio Berrian Josu Gotzon Landetari. Hark lehengoan Euskal Filologia mespretxuaren putzuan artikuluan hain zuzen, gogor kritikatu zuen bere ustez euskal filologia tituluari ematen zaion balioa.

Josu Gotzon Landetari erantzunez (Berria)

Polemika hau apur bat bizantinoa iruditzen zaion bakarra naiz?

2.666665
Batez bestekoa: 2.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Tituluen baliokidetza: HAEE-IVAPen oharra

Epai horrek ez dakar aurreko egoera aldatzerik (hizkuntza-eskakizunak aitortzeaz eta baliokidetzeaz), zeren bere xedea soil-soilik baita aipaturiko dekretuan aurreikusitakoaren izaera murrizgarria deuseztatzea. Esan nahi baita, ikasketa-sistema arautua den aldetik, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Markoaren barruan, edozein hizkuntza-eskola ofizialek emandako euskarazko titulu eta ziurtagirien balioa onartu behar dela, eta ez bakarrik Euskadiko eta Nafarroako Hizkuntza Eskola Ofizialenak.

— HAEE-IVAP

EAEko Auzitegi Nagusiak euskara-tituluen baliokidetzaz eman zuen epaia dela eta, HAEE-IVAPek ohar hau zabaldu du.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ziurtagirien bidea erraztu

Arrazionalizatu nahi dugu ziurtagirien bidea. Euskarazko titulu guztiak bildu nahi ditugu erregistro bateratu batean, haien arteko baliokidetzak adierazirik. Bigarren Hezkuntzan eta Unibertsitatean euskaraz ikasten dutenei, ikasketak bukatu ondoren, gaitasun bat aitortu nahi diegu. Bestetik, erraztu nahi ditugu euskara ikasten duten helduek ziurtagiriak lor-tzeko eman behar dituzten pausoak.

— Lurdes Auzmendi (Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea)

Denok euskararekin idatzia plazaratu du Auzmendik hainbat hedabidetan. Deian irakurri dugu guk.

2
Batez bestekoa: 2 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

€GA

Joder, EGAren negozioa bikaina da. Lehenengo azterketa egitearren kobratzen dizute, eta gero aprobatzearren berriro ere. #€GA

— teklaneh

Beste txiokada bat, @teklanEH-rena.

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

EGAren (de)merituak


Gaur azterketa eguna izan da portzierto.

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskaltzaindiak ez du D titulurako deialdirik egingo Iparraldean

Euskararen Erakunde Publikoak bere gain hartu dituela euskara titulu berriak, Euskaltzaindiak ez du "D" titulu gehiago emango.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Tituluen baliokidetza, noiztik

 Euskara agiriak baliokidetu dira, eta baliokidetze horrek atzera eragina dauka kasu askotan, hau da, ez du balio titulu berrientzako soilik, lehendik dauzkagun tituluak ere baliokidetuta daude. Erabili.com-en jarri duten taula hau lagungarri izan daiteke:

ERAKUNDEA AGIRI KOPURUAk HASITAKO URTEA
Hezkuntza Saila - EGA 85.584 1982
Hezkuntza Saila - Irakasleen HEak 23.033 1994
Hezkuntza Saila - Hizkuntza Eskolak 231.576(1) 1975
IVAP 42.708 1987
HABE 15.288 2004
Osakidetza 7.882 2004
Ertzaintza 2.564 1998
GUZTIRA 408.635  

 

 

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez