praktika

Euskara ikastea posible? Bai? Ez?

Klase batean ikasle batek euskara ikastea ez dela posible, Lea-Artibaiko dinamizatzaile-irakasleak berbalagun baten bidez baiezkoa frogatu nahi.

"El imposible vencido" haren XXI. mendeko bertsioaren aurrean gaudela dirudi. Hori bai, zenbat jende dator euskaltegira inposibleak ikasten?

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Praktika eta lehenagoko iruzurra

Orduan, irakaskuntzan, euskaltegietan, ez zegoen erabilerarako pausoa emateko estrategia planifikaturik; mintzapraktikako saio batzuk izaten ziren, gehienetan derrigorrezkoak ez zirenak. Askotan esan izan dut iruzurra egiten zela. Ikasten hasten zen guztiari jakinarazi behar zitzaion, gaitasun maila bat lortu behar zela, baina maila batetik aurrera astean horrenbeste ordu praktikatu egin behar zela. Hori ez zen esaten. Nork bere buruari iruzurrik egin ezean, zintzo aritu behar zuen, berdin amarekin, lagun koadrilarekin edo lanean, euskara praktikatzen.

— Iñaki Martinez de Luna

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Mintzalaguna, Berbalaguna, Mintzakide

Euskadi Irratiko Amarauna saioan mintza-praktikan ari diren hiru egitasmo sinonimorekin jardu dute gaur.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Banaizbagara: euskara ikasteko bide berrien bila

Gipuzkoako Buruntzaldean sortu da euskara ikasi eta praktikatzeko bide desberdinak topatu nahi dituen talde hau: irakaslerik gabeko klaseak, mintza-jardunak. Gaur8n kontatu digute zehatzago.

3.5
Batez bestekoa: 3.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Berbakafea

Enkarterriko berbalagunek mihingaina astindu eta berotzeko ideia hau ipini dute martxan. Aurten bigarren edizioa.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Praktikatu euskara baserrian: EHNE eta Topagunearen bidez

EHNE sindikatua eta Topaguneak sustatu dute euskara baserrietan praktikatzeko programa hau. Baserrian lan egin, bizi eta euskara ikasi-praktikatu. Udarako plan ona askorentzat.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hitzaditzatik Berbaditzara

...edo Baionatik Bilbora etorri da Hitzaditza. Ohi dugun legez ikutu lokala eman eta Berbaditza bihurtu zaigu Bilbon datorren ekainaren 17an egingo den diktaketa txapelketa.

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Noentiendotarrak

Euskaraz egiten digutenean, noentiendotarrok beti gauza bera erantzungo dugu: “No entiendo”. Esaldi hori beti erabiliko dugu, salbuespenik gabe eta sistematikoki. Parean duguna euskaraz hitz egiten tematzen bada, hau esango diogu: “¡Que te he dicho que no entiendo!”.

— Tolosaldeko Euskararen Semaforoa

Zu Zeun ikusita: Noentiendotarron dekalogoa

Hor goian lehenengo puntua duzue.

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Mintzaeguneko abestia

Abesti bat prestatu dute aurten Mintzagunerako.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Mintzodromoak Donostian

Bagera elkarteak eta Donostiako sei euskaltegik euskara praktikatzeko hitzodordua eta lekua jarrita "Mintzodromoak" antolatzen hasiko dira. Lehenengoa bihar, maiatzak 26 Antiguako Doka kafe-antzokian.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez