politikariak

Desagertzea nahi dutenen kontra

...nire gurasoen hizkuntza, aitita-amamena, neurea defendatu. Nire seme-alaben hizkuntza izan dadila nahi dudana. Eta borrokatu gure hizkuntza desagertzea nahi dutenen kontra, latina itzali zen bezala itzaltzea nahi luketen horien kontra.

— Francisco Caamaño (Espainiako Justizia Ministroa)

Santiagon lehengo igandean egin zen manifestazioan esandako hitzak (8').

Bihar Baionan berdin-berdin esango dute askok seguruenik.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Naturaltasuna eta komunikazioa vs. konpromisoa

Pena ematen dit, Patxi Lopez, Euskal Autonomia Erkidegoko Lehendakaria, euskaraz hitz egiten antzemateak. Saiatzen da, baina bere euskarak ez dit naturaltasunik transmititzen. Saiatzen da, baina bere euskarak konpromisoa helarazten dit. Ez dit ezer komunikatzen, ez bada eta, paperera lotuta, bere traketsean, euskararen arroztasuna.

— X. Irizar

Besteek inbidia ematen didate (Zuzeu.com)

Naturaltasuna, komunikazioa... Ebaluazio irizpide "komunikatiboak" ez dira hain arrotzak bada.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Politikariak eta errespetua

Politikariena, baina, mundu aparte bat da: lotsagarria, iraingarria eta errespetu bakoa gure ikasleekiko, eguneroko esfortzua egiten dutenenganako kontsideraziorik ez dute: exijitu bai baina eurak ezer ez.

— Leire Narbaiza

Puntua jarrita (Kalamuatik Txargainera)

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Patxi Lopez euskara ikasten

Ajuria Enea bistan, Patxi Lópezek euskara ikasteari gogor ekin diola berriro diosku El Correok. Ahoskera eta jarioa hobetu beharreko nagusiak. Helburuak: lau urte barruko euskarazko debatean parte hartze eta bitartean Legebiltzarreko eztabaidetan eta diskurtsoetan ere euskaraz egitea.

Politikarientzako trebakuntza ikastaro estandarra diseinatzeko datuak, motibazioa beti ez da horrenbestekoa izango eta erritmoak gorabehera handiak izango ditu baina bezero potentzialak bat baino gehiago bai.

Joxe Aranzabalen bidez.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ni dakizu

Berriz ere PNV-k euskararekiko konpromezu eza agerian utzi du gaurkoan. Bilboko alkatea den Iñaki Azkuna bere bizkarzainez ingratuta hurbildu da Tiboliko eskolara eguerdi partean, eta bertan zegoen herritar batek AZKUNA APRENDE EUSKERA!!! oihukatzerakoan bere erantzuna hurrengo hau izan da: NI BADAKIZU!!

— epostaz zabadu den mezu batetik jasota

Erositako prezioan salduta, gaur arratsaldean goiko istorio hori ibili da epostan batetik bestera (badaki inork zerbait gehiago?). Hala izan bada, hauteskundeetako anekdota bat behintzat badaukagu.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Bloga ebaluazio tresna bezala

Euskara ikasleek (beno, ikasle zehatz batek kasu honetan) zer ikasi duten ebaluatzeko bloga nola erabil daitekeen erakutsi digu Jozulinek.

Egizue barre baina niri ideia bat eman dit.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez