normalizazioa

"Zer da euskara euskaraz ez dakitenentzat?" Udaltopen kronika

Zer da euskara euskaraz ez dakitenentzat? leloaren bueltan aritu dira lehengo astean Udaltop jardunaldian. Lan ta lanekoak han egon ziren eta laburpentxoa egin digute.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Eskaintza eta erabilera

Eta nire zalantzak ditut. Erabilera landu da? Bai? Ala landu dena izan da eskaintza? Termino biak ez dira dikotomikoak: eskaintza barik, ez dago erabilerarik, baina eskaintzarekin bakarrik ez da erabilera bermatzen.

— Txerra Rodriguez

Euskararen erabilera benetan noraino landu den galdetu du Txerrak Garaigoikoan.

Eskaintza eta erabilera

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskarari datozkionak

Bada, terrorismoaren ordezko euskara hartuko dute, euskararen inposaketa, elebakarrera itzuli nahi dugun kabernikolak, hizkuntzaren diktadura, gaztelaniaganako gorrotoa... Hizkuntza gatazkak sortu eta asmatuko dituzte beren demokratikotasun ezin moralagotik inposaketa indartzeko.

— Koldo Izagirre

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskara norberarena dela erakutsi

Kanpotik etorritako askori erakutsi diete Zeledon edo San Prudentzioren jaiak eurenak direla eta horrela sentitzen dute. Zergatik ez da ahalegin bera egiten euskararekin? Zergatik ez zaio jendeari erakusten hemen bizi garen denok dugula erantzunkizuna haren biziraupenean?

— Karmele Jaio

Arabako Hitzan publikatu du Karmelek Abarkak artikulua. Paperezko edizioaren bertsio digitalean irakur dezakezue (6. orrialdean).

via

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Mediku ona

...esan dezagun garbi: mediku ona medikuntza dakiena eta gaixoa haren hizkuntzan artatzen duena da.

— Iñaki Lasa

Alemanian alemanez, Euskal Herrian euskaraz? (Kontseilua - hizkuntza politika)

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskaraz edo euskararen alde

Euskararen aldeko gauzak egin beharrean, gauzak euskaraz egin behar ditugu. Hori askoz eraginkorragoa da.

— Dabid Anaut

Euskalgintzaz ari da Anaut Euskarazko arnasgunea sendotu jardunaldiaren harira Berrian egin dioten elkarrizketan.

Hitz horiek hizkuntz-klasearen testuingurura ekarrita akaso metodologia "modernoak" zer diren azalduko genuke, ezta?

5
Batez bestekoa: 5 (5 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Arkimedesen palanka

Aro sinpleago batetik gatoz, aldagai gutxirekin jokatu izan dugu, pentsatuz indar guztia puntu batean jarrita Arkimedesen palankak mugituko zituela euskararen oztopo guztiak. Orain osagai gehiago hartzen ditu analisiak eta neurri horretan aberasten ari da. Zailtzen ere bai, osagai guztiak bateratu behar baitira, bakoitzari dagokion pisua emanda, gainera.

— Mikel Irizar

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Zergatik ez da euskaraz egiten? II

Lehengoan Arrasaten egin den ikerketaren berri eman genuen, atzo El Correon galdera bera egin zieten euskalgintzan ezagunak diren pertsona batzuei: "zergatik ez da euskaraz egiten?"

Lurdes Auzmendik, Pello Salaburuk, Maria Luisa Gurrutxagak, Patxi Baztarrikak eta Anjel Lertxundik erantzun diote galderari.

3
Batez bestekoa: 3 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hizkuntzen estigmatizazioaz

Necessitem exposició a les llengües (el portuguès, l'àrab, l'èuscar i les que convingui), tenir oportunitats d'aprendre-les sense que se'ns presentin, però, sota l'ombra de cap estigma.

— Enric Serra

Futbol kontuetatik abiatu da Enric Serra horra ailegatzeko, Sevilla futbol taldekoek egin duten bideo honetaz, baina hizkuntzen estigmatizazioaz ari garela lasai asko jardun genezake beste honetaz ere, ezta?

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskararen ezagutza, erabilera eta jarrerei buruzko ikerketa

Eusko Jaurlaritzak zabaldu du Euskara: erabilera, jarrerak, politikak (pdf) ikerketa. EAEn jasotako informazioan oinarrituta datu deigarriak ditugu: %22k baino ez du ezer ulertzen euskaraz, %39k ez du ezer hitz egiten... Datu bilketa guztiak bezala arretaz irakurtzekoa, eta zer esana ematekoa ere bai.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez