mintzapraktika

Kaixo maitia praktikarientzat doan

Ekimen deigarria AEKtik. Praktikatu AEK-k Facebook-en duen kontuaren lagunek hiru hilabeteko harpidetza doan izango dute Kaixomaitia.com harremanetarako atarian.

Euskaltegian ligatzea lortzen ez duenak mintza-praktikan du bigarren aukera.

5
Batez bestekoa: 5 (5 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Kredituak mintza-berba-lagun-kide unibertsitarientzat

Mintzalagun modura euskara ikasten laguntzen duten unibertsitariek kredituak eskuratzeko aukera izango dute EHU eta AEK-k sinatu duten akordioari esker.

Ez da plan txarra. Klasera joan beharren berriketan jardun eta gainera kreditua. Animoa neska-mutilak!

5
Batez bestekoa: 5 (6 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Pauso bat harago

"Mintzodromoa" eta "Euskararen Eguna" esaldi berean irakurri eta berehala, betikora jotzen ari garelakoan nago, alegia, euskararen erabilera mugatzera (eta murriztu eragitera): euskara umeekin, euskara eskolan, euskaraz txakurrei, euskaraz egin euskaraz egiteko egun-toki jakinetan... PAUSO BAT HARAGO eman behar dugu.

— Pello Aranburu

Sustatun albiste honi egindako iruzkina.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ikasi mendizaleaaaak

Praktikatu blogean mendia eta mintzapraktika gustuko dituenentzat aukeren zerrenda eman dute. Ez dira gutxi, ez, eta aktiboak. Bide batez, mendizale hauentzako gomendioa: http://euskal-herria.org

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

50 mezu talde euskaldun baten alde

Single ingelesezko terminoarekin ezkongabeak edo bikoterik ez duten pertsonak izendatzen dira. Azkenotan hauentzako eskaintza zabalduz joan da sarean:  foroak, guneak, eskaintzak, zerbitzuak, sare sozialak, merkatu-talde erakargarria nonbait.

Single-entzako sare sozial lokalak ere eratzen izan dira, Bilbon adibidez Club Clan 2000 dugu, Ning-en egitura erabilita antolatu den sarea. Eta han, erabiltzaile baten eskaera hau aurkitu dugu: 50 mezu talde euskaldun baten alde, alegia, sare sozial horien bidez "single" euskaldunen artean harreman sarea osatzeko deialdia.

Bistan dago, harreman sareak berez ehuntzen dira askotan.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Behatzetarako eraztunak

Atzamarrak, hatzak eta behatzak gora eta behera gabiltzan bitartean, AEK-koek mintzapraktika egistamoen inguruan klaserako materialak egin dituzte eta guztioan eskura jarri dizkigute, online ikusi edo pdf euskarrian jaisteko modura.

Ale bat:

5
Batez bestekoa: 5 (7 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

"Mintzalagunak" eskoletan

EAEko Hezkuntza Sailak 133 jatorrizko hiztun jarri ditu eskoletan ikasleek haiekin hizkuntza praktikatu eta belarria egin dezaten. 12 ordu egiten dute astean eta 700 euro kobratzen dute. "Elkarrizketarako laguntzaileak" (Auxiliar de conversación?) dira, eta hizkuntza ingelesa.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Atzamar guztiak ez dira berdinak

AEKren kanpaian mintzapraktika proiektuak sustatzeko

Atzamarrak, behatzak eta hatzak ez dira berdinak, ez.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Sormen tailerrak Iruñean

Inguruan euskaldunik ez daukan jendearentzako aukera. Gai ezberdin ugariren gaineko ikastaro eta tailerrak dira. Ez da gauza berri-berria, baina beti izan da beste aukera bat.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Nahi/gura duzu?

Topaguneko elkarteen kanpaina ikasturte honetan mintzapraktikari lekuan-lekuan arrankea emateko.

Bertsio desberdinak daude. "Nahi" hori "gura" bihurtu da leku batzuetan adibidez.

 

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez