mintzalaguna

"Kerman mintzalagun bila" saio berria ETBn

"Kerman mintzalagun bila" saioa iragarri digu ETBk aurtengo programazio berrian, bost minutuko saio laburren sorta izango da, eta hau asmoa:

Kerman ahozko euskara behin betiko menderatzeko helburuz kalera irtengo da. Helburu horrekin, Kermanek liburuak dauden-daudenean utziko ditu eta kale aldera abiatuko da euskara eguneroko bizimoduan erabiltzeko helburuz: euskaltegian urteetan irakatsi dioten teoria guztia benetan aplikatzeko garaia iritsi zaio.

Otsailean izango dugu ikusgai. Horrela boteprontoan eta promozio-bideoa ikusita ez nuke jakingo esaten ikutu didaktikoa duen umoreko saioa, ala umoreko ikutua duen saio didaktikoa izango ote den. Ikusiko dugu ba.

Hemen daukazue bideoa EITB.com-en (ez dakit zer gertatzen den baina ezin dut handik zuzenean"enbotatu").

Portzierto, euskaltegietan teoria baino ez da irakasten orduan. Tira ba!

1
Batez bestekoa: 1 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Urte berrirako asmoak

Getxoko Egizukoek urte berrirako asmoen galdera egin digute, pistak eman dizkigute badaezpada.

Bide batez. Urte berri on guztioi.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Kredituak mintza-berba-lagun-kide unibertsitarientzat

Mintzalagun modura euskara ikasten laguntzen duten unibertsitariek kredituak eskuratzeko aukera izango dute EHU eta AEK-k sinatu duten akordioari esker.

Ez da plan txarra. Klasera joan beharren berriketan jardun eta gainera kreditua. Animoa neska-mutilak!

5
Batez bestekoa: 5 (6 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Puntos de encuentro=mintzalaguna

Baten bat itzulpen bila ibili bada, horra hor bat.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Nahi/gura duzu?

Topaguneko elkarteen kanpaina ikasturte honetan mintzapraktikari lekuan-lekuan arrankea emateko.

Bertsio desberdinak daude. "Nahi" hori "gura" bihurtu da leku batzuetan adibidez.

 

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Gladys Villalba: Ekuatoriar euskalduna

Donostian bizi da Gladys, euskaraz, ingelesez eta Ekuadorreko gaztelaniaz bizi ere. Euskalerriari buruz idazten du hango hedabideentzat, eta mintzalaguna ere bada.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Mintzalaguna araneraz

Aran bailarako Kontseiluak bertako hizkuntza sustatzeko politikaren barruan Volontariat per Aranés ekimena ipini du martxan. Zer da? Hizkuntza praktikatu nahi dutenak ondo dakitenekin bikoteetan bildu eta berriketan hasi. Ezaguna, ezta?

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Zeledon eta brontzea

Atzo Gasteizen Mintzeguneko ibilbideari errematea emateko Joxean Sagastizabal idazleak testu hau irakurri zuen Zeledonen estatuaren ondoan. Brontzea eta Zeledonen hizkuntza hizpide. Eta Gasteizko animazioa atzetik (nork dio Gasteiz hiri aspergarria dela?).

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Gasteizko emakume polita eta papardoa

...Gasteizen emakume politik ikusiz gero, egiozue, arren, euskaraz. Ez bestela itsustuko zaretelako, euskarak eskertuko duelako baino. Euskarak eta baita emakumeak ere, seguru nago.

— Kirmen Uribe

Berbalagun (berria.info)

Bide batez, papardoa zeir den jakin nahi baduzue, Arrainak eta itsaskiak wiki politean aurkituko duzue azalpen ona (eta errezetan ere bai): Papardoa.

5
Batez bestekoa: 5 (5 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Mintzakide Bilbo, erreportaia

Duela hilabete pare bat Bilbon martxan jarri zen Mintzakide programari buruzko erreportaia.

Orduan bezala, jarraitzen da Kataluniatik inportatutako ekimena dela esaten.

1
Batez bestekoa: 1 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez