azterketak

HABEk sinposioa datorren astean

Gutuna heldu da gaur, eta Ikasbilen ere eman dute horren berri. HABEk sinposioa antolatu du EALTArekin batera datorren astean Donostian. Gaia: hizkuntz-proben nondik norakoak.

Programa luzea datorren ostiralekoa, hiru hitzaldi goizean, eta eztabaida taldeak eta mahai-ingurua arratsaldean. Programa potoloa, astebeteko digestioa beharko du.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Aztertzaileei

Kokoteraino egoteaz gain, nekatuta gaude urte osoa eman dugulako azterketak prestatzen: hamaika atariko, hamaika idazlan, eta hamaika eztabaida. Ideiak bukatu zaizkigu!

— Elena (El Euskaltegi)

Ahozko azterketaren atarian eskari-aholku batzuk bota ditu Elenak aztertzaileentzat nahiz azterketarientzat: Ahozkoan, laguntasuna, mesedez!

Kezkagarria ahozko proban azterketarien arteko lehia-giroaz dioena.

4.666665
Batez bestekoa: 4.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Azterketak zer diosku?

Hace tiempo que los exámenes me dicen muy poco de los alumnos. A lo sumo, un examen de lengua puede dar idea de la competencia lingüística, pero muy poco de la pragmática o de habilidades comunicativas relacionadas con la sociedad

— Antonio Solano

Antonio Solanoren hitzok Lourdes Domenech-en A pie de aula blogeko iruzkin batetik hartu ditugu. Hain zuzen ere hizkuntza-gaitasuna zer den eta konpetentzien saltsa horretan hizkuntzaren paperaz Lourdesek egin duen gogoetatik abiatuta: Competencia lingüística: Dos definiciones y una interpretación.

Gomendagarria post osoa beraz, bereziki Lourdesek ekarri digun mapa kontzeptual hau.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskaltegirik gabe triste

Ikusten duzuenez oso triste nago. Zer edukiko duen euskaltegiak droga bat izango balitz bezala behar dudala?

— Elena (El euskaltegi)

EGA lortu eta euskaltegira ez da gehiago joan behar, eta triste. Graduondoko masterrak antolatzen hasi beharko dugu geuk ere?

Eguneraketa (El euskaltegi)

4.666665
Batez bestekoa: 4.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

IVAP-HAEE: hizkuntza eskakizunak egiazatzeko deialdia

Santurtziko Udal Euskaltegikoek eman digute horren berri.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ikasleentzako diru-laguntzak eskatzeko epea

Azterketa EAEn gainditu dutenek irailaren 8tik aurrera diru-laguntza eskatu ahal izango dute.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Diru gehiago azterketa gainditzen dutenentzat

Eusko Jaurlaritzak aurten 500.000 euro inguru gehiago emango ditu HABEren mailakako azterketak gainditu duten ikasleentzat. Igoera handiena 1. eta 2. mailetan izan da. Matrikularen kostoaren %75 estaltzea dute helburu.

%100 inoiz?

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Orijinala

Azterketa garaia da, idazlan bat agindu dizute. Gaurkotasun handiko gai bati heldu diozu zuk: ...

— Anjel Lertxundi

Horrela hasten da Anduk herenegun Hitz besten utzi zigun perla. Azterketako idazlanaren harira nora heldu zen jakin nahi baduzue: Orijinala.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

EGA gainditzeko irizpide bat gehiago

20 Minutos tema berezia dute EGArekin. Gaur zabaldu duten albistearen arabera azterketan zelan idatziari ez ezik, zer idatziari ere arreta eman beharko zaio. Idazlanetan iritzi eta jarrera sexista, homofobo eta arrazistak ez bide dira onartuko, eta ondorioz azterketa ez da gaindituko, antza denez.

20 Minutosekoak aztertzaile jarrita zenbatek gaindituko?

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Azterketak automatizatzen Ikasbilen

Ikasbileko sekuentziak atalean azken urteotako mailako azterketak sarean automatizatuta egiteko prestatzen ari direla ematen du. Entzumena, irakurmena eta gramatika eta lexikoaren arabera banatuta. Hona hemen batzuk:

Bestalde, idazmenari dagokionez ikasle batzuek egindako idazlanen gaineko sekuentziak eskaintzen dituzte "Idazlana hobetzen" izenburupean:

Azterketak hurbiltzen ari dira, duda barik.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez