agiriak

€GA

Joder, EGAren negozioa bikaina da. Lehenengo azterketa egitearren kobratzen dizute, eta gero aprobatzearren berriro ere. #€GA

— teklaneh

Beste txiokada bat, @teklanEH-rena.

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Iparraldeko EGA abian

Euskaltzaindiak lehengo egunean jakinaarazi zigun Iparraldean ez duela D titulurako deialdi gehiago egingo. Euskal Erakunde Publikoak emango du hemendik aurrera EGAren pareko agiria.

4.333335
Batez bestekoa: 4.3 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskaltzaindiak ez du D titulurako deialdirik egingo Iparraldean

Euskararen Erakunde Publikoak bere gain hartu dituela euskara titulu berriak, Euskaltzaindiak ez du "D" titulu gehiago emango.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Baliokidetutako euskara agirien zerrenda

Hizkuntza-eskolen eta Hezkuntzaren agirien baliokidetzearekin, Eusko Jaurlaritzak euskara agiri guztiak elkarrekin eta Europako Markoarekin baliokidetzen dituen dekretua indarrean jarri du aste honetan.

Hemen daukazue tituluon zerrenda EEMaren arabera sailkatuta.

PDFn ere eskura dezakezue.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hizkuntza eskolen agiriak baliokidetuta

Euskara agiri guztiak baliokidetzeko prozesuan falta zen pausoa, EAEn hizkuntza eskoletako agiriak eta Hezkuntzako hizkuntza-eskakizunak gainerako tituluen baliokideak dira atzotik.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Atarikoaren iragazkia

Gogo eta ilusio barik ikasita, euskara gorrotatu ere egin dezakeen ikasleari, batere atxikimendurik eta onarpenik ez dion ikasleari kontrola ezartzen dio atarikoak, iragazki batetik pasarazi, eta behar bezain fin ez datorrenari bertatik ez pasatzen utzi.

— Roberto Alkarterri

Bittor Hidalgoren Atariko proboi, bai EDO ez? Ba, EZ artikuluaren erantzuna.

2
Batez bestekoa: 2 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Atariko probak euskaldunaren arerio

Ez al dituzte atariko probek, bereziki euskara erabiltzaileak zigortzen? Hau da, HPSren helburu diren hiztunak, euskaradunekin kontaktu aktiboan izaten saiatzen direnak, eta euskal hedabideak kontsumitzen dituztenak? Nik baietz uste. Eta aldiz saritzen, euskara soilik euskaltegian ikasi eta erabiltzen duten euskaltegi-kume hutsak edo? Beti ahalik eta urrunen dabiltzanak euskaldun aktiboekiko interakziotik, eta hauen euskara erabat kutsatu eta nahasitik, honek eta ez dielako batere balio atariko probak gainditzeko?

— Bittor Hidalgo

3
Batez bestekoa: 3 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Atariko probekin bueltaka

Zoritxarrez baina, bestelakoak izaten dira (ditut) ikasle gehienak. Euskarari batere atxikimendurik ez eta dena eragozpen, enbarazu edo ezarpen ikusten dutenak. Horiek gorrotoa eta mespretxua diote, atariko probari ez ezik, euskarari berari ere. Eta horrelako ikasleentzat atariko proba(k) nahiz bestelako kontrolak egiteari, bada, zer esatea nahi duzue, oso ondo deritzot nik.

— Roberto Alkarterri

3.5
Batez bestekoa: 3.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Atarikorik ez

Nire botoa beraz, ezezkoa da. Atariko proben kontrakoa. Gure kasuan, euskarazkoan. Eta proba pasibo eta mikrolinguistiko guztien kontrara ere bai, gure hizkuntza azterketetan, euskararen lehenengo hiru mailetan (4.a beste gauza bat da). Baina eta aldi beran, idatzizko sormenari ere oso leku apala eskainiz (edo batere ez) lehenengo bi mailetan. Eta are hirugarrenean ere, ahozko gaitasun sortzailearen menpekoa behintzat. Eta oso pisu neurtua emanez ere maila hauetan guztietan zuzentasun gramatikalari (hainbat eta eskasagoa noski, maila baxuagoetan), eta beti, komunikagarritasunaren, ulergarritasunaren, eskatutako ataza betetze mailaren, jarioaren, aberastasunaren, beste hiztunekiko interakziorako gaitasunaren eta antzekoen aldean. Zorionez, gero eta gehiago ari direnak kontuan hartzen gaur eguneko zenbait azterketen ataletan ere, nahiz orokorrean ez nahikoa oraindik ere, uste dugu.

— Bittor Hidalgo

3
Batez bestekoa: 3 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

7 urte hizkuntz eskakizunaren azterketan iruzur egiteagatik

Sustatun irakurri duzue honez gero seguruenik, baina egun batzuk off ibili ostean albiste ona zerutik jaisteko.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez