Google transliterate
2011, Otsaila 5 - 21:46 — benitoGoogle translate itzultzailea ezaguna dugu honezkero. Baina horrekin batera alfabeto desberdinen artean transliteratzeko tresna hau ere eskaintzen du. Testu bat alfabeto latindarrean idatzi eta munduko hainbat alfabetotan nola idatziko den esaten ditu. Ez du itzulpenik egiten, testua guk ahoskatzen dugun modura alfabeto horretan gutxi gorabehera nola idatzi beharko litzatekeen diosku bakarrik.
Euskara ikastearen inguruan akaso alfabeto desberdina erabiltzen duen jendearekin lan egiteko lagungarria izan liteke. Adibidez "etxea" esaten duguna arabiar alfabetoa erabiltzen duen batek bere alfabetoan idatzita ikusten badu, hizkuntzari itxura hartzen lagundu diezaioke.
Txarra eta laburra, ez da hain txarra
2010, Azaroa 18 - 14:09 — benitoHemen, erronka da labur eta ondo idaztea. Baina Gracianekin amaitzeko, ez
ahaztu txarra ere ez dela hain txarra, laburra denean
Faroan kontatu digu Joxek atzo CodeSyntaxen Twitter-ez esan zuena. Hango aurkezpena eta testua jarri dizkigu sarean.
"Txarra laburra bada ez da hain txarra" hori ikaskuntzaren ingurunera ekartzeko modukoa iruditu zait.
Hala-moduzko euskerea
2010, Iraila 17 - 08:45 — benitoEuskerearen indarbarritze kontuetan joera bi dira kaltegarri eta nahasgarri, nire ustez; batetik, txokokeriak diralakoan, euskalkiak eta tokian tokiko aldaera guztiak baztertzea, beste barik; bestetik, euskalkiak eta tokian tokiko hizkuntza-agerpenak sustatzeko asmoz, hala-moduzko euskerea erabiltzea, euskerearen oinarri komunari jaramon egin barik, hiztunak nahastuz eta hizkuntzearen batasuna hautsiz.
Euskera batua eta tokian tokiko hizkerak (Izioqui dugu... guek aiutu ez dugu)
Kontraesana ote dago hemen forma eta edukiaren artean?
Idazkeraren zehaztasunaz
2009, Apirila 1 - 17:21 — benito...sarri askotan dena esaldi bakarrera ekartzea onerako barik kalterako izaten baita, batez ere idazlaria guztiz trebea ez denean. Ez dezagun ahantz euskara ez dela ingelesa bezain eroso ibiltzen periodo luzeko idatzietan.
Blogean idaztea
2009, Martxoa 6 - 00:13 — benitoEl blog será efectivamente un medio de comunicación si sus usuarios (escritores y lectores) le dan esta función y conciben la elaboración de las entradas desde esta perspectiva. No hace falta que recuerde que la comunicación comienza con la necesidad de decir, de expresar, de axhortar, de informar, de compartir… Y continúa con la conciencia de que existe un destinatario al que se tiene en cuenta durante el proceso de escritura. Y, precisamente por esto, no vale cualquier modo de escritura.
Del blog sin adjetivos al blog educativo (Darle a la lengua)
Gramatikaren gehiegikeriak
2008, Urria 20 - 08:23 — benitoLiburuak ikuspegi gramatikala dioenean, ikuspegi gramatikal hutsa esan nahi du. Hau da, ez du ikuspegi gramatikala gutxiesten eta are gutxiago gaitzesten. Ikuspegi gramatikal hutsa salatzen du, gramatikaren gehiegikeria.
Prosa komunikatiboagoa egiten. Liburu berria
2008, Otsaila 4 - 11:14 — benitoMitxel Kaltzakorta irakaslearen liburu berria. Joxe Arantzabalek gomendatua.