Lanbide heziketarako hiztegia
2010, Urria 25 - 12:43 — benitoLanbide heziketaren munduan euskararen hedapena sustatzeko hiztegia osatu dute Lanekik eta Elhuyarrek. Arlo askotako hiztegia bildu dute, euskara eta gaztelaniazko definizioak eta testuetako agerpenak eskaintzen ditu.
Informazio gehiago Berrian.
Ehureka: euskara lanean egoki erabiltzeko aholkuak
2010, Maiatza 3 - 12:41 — benitoAzpidazki webgunean hilean behin testuinguru desberdinetan euskara ahoz zein idatziz erabiltzeko aholkuen zerrenda eskainiko digute Ehureka buletinean. Lan mundura bideratutako ekimena da, baina material interesgarri eta lagungarria izan daiteke ikasten dabilenarentzat ere.
E-korrika
2009, Apirila 2 - 12:37 — benitoMondragon zentro korporatiboko langileek Korrika berezia ari dira egiten, Lan ta lan blogean kontatu digute.
30+10 mintegiko bideoak sarean
2008, Azaroa 25 - 17:36 — benitoUrriaren 23an Elgoibarren egin zen 30+10 mintegiko ponentziak bideoan jaso eta sarean jarri dituzte IMHkoek.
Hemen daukazue ale bat, Kataluniako Elena Blaya eta Jordi Bosch Tallers per la llengua egitasmoa azaltzen.