Paper zati baten bila
2011, Maiatza 13 - 15:09 — benitoEz dezagun geure burua engainatu, horretara etorri zaizkigu ikasleak, ehuneko ikaragarri handi bat bai, behintzat. Paper zati baten bila, lana lortzen edo lagunduko omen diena. Perfildunez bete EAE, irlandarizaioaren bidean: independentzia barik eta hizkuntza ere maila-probetan galduta.
"Indarrak lagun diezazuela!" (Kalamuatik Txargainera)
Medikua eta errusiarra
2009, Urria 5 - 22:43 — benitoImajinatzen dituzue kontsultaren barruan Errusiako sendagile bategaz, hasikeran irribarretsu eta keinuka komunikatzen saiatu nahian eta apurka-apurka tonua igonda eta silabak ondo markatuz, sendagile errusiarra gorra eta ergela izango balitz legez, azkenean euren onetik atarata Cervantesen hizkuntzaz egiteko exijituz eta idatzitako kexa bat ipiniz?
Mediku ona ala euskalduna? (Ahuntzaren Eguerdiko Doministikua)
Dakienak ez dakienari
2009, Ekaina 25 - 13:00 — benitoEuskararen hizkuntza eskakizuna duten medikuek euskara behar ez den lanpostuak aukeratzen dituzte. Eta era berean, hizkuntza eskakizuna eskatzen duten lanpostuak hizkuntz eskakizun hori ez duten langileek betetzen dituzte
Berriaren albiste honetan irakurri ditugu hitzok: Osakidetzan euskara meritu gisa hartu behar den berraztertu nahi du Bengoak
Hori horrela bada, bistan da zerbait ez dabilela ondo. Susmatzen dut hala ere hizkuntza eskakizunak ahultzeko aitzakia baino ez dela izango.
Liburua: Osakidetzako probak
2009, Martxoa 16 - 13:40 — benitoHizkuntz-eskakizunez gero eta gehiago hitz egiten dela, Osakidetzak bere probak bildu eta liburu batean argitaratu ditu. Beste azterketa-liburu bat beraz munduan.
Kasu honetan ez dirudi "ibilbideen" arazorik egongo denik. Izan ere, azterketa ereduak (ez dakit liburuan dauden guztiak ote diren) sarean ere badaude.
Hizkuntz eskolakoen tituluak eta profilak
2008, Apirila 15 - 10:50 — benitoGure gauzatxuak blogean, konbalidazioa dela eta, Hizkuntz Eskoletako ikasleen tituluen eta bertako irakasleen profilen inguruko kezka plazaratu da.
Sei hilabete itxaron behar da agiri hauek dekretura batzeko. Bitartean hango ikasle-irakasleak zalantzaz beterik dabiltzala dirudi.