korrika

8 urterik behin

Eta gure trauma da, zortzi urtez behin, bat bakarra bihurtzen zaigula euskaldun praktikante eredugarri; bat bakarra, alajainkoa! Eta hori Lehendakari egindakoan. Lehen, Ibarretxe; orain, Patxi. Martxa koxkorra. Ez goaz, ez, korrika.

— Jesus Mari Mendizabal

Korrika...? (diariovasco.com)

4.333335
Batez bestekoa: 4.3 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Korrika16: atazak eta materialak

AEK-koek Korrika 16rako prestatu dituzten materialak Korrika.org webgunean jarri dituzte eskuragai.

Ongi Etorri kantua eta Bidaia intimoak filmaren trailerra blip.tv-n dituzue ikusgai eta deskargagai (1 eta 2). Enpin, norberaren parrokian ez dute inor beatifikatzen, ezta haren predikua entzun ere.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Adopte Ud. un euscaldumberri

Aittita Raduga Lekeitioko Arrakala irratian egin eta hainbat irrati libretan eskaintzen duten saioa da. Arrosa irrati sarearen bitakoran Berbalagunen gaineko saio hau topatu dugu. Berbalagunaz berba egin baino gehiago berbalagun batzuk izan dituzte kolaboratzaile musika ipintzen-eta. Edozelan ere, titulua deigarria bada.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Benvigut/da KorriCursara

Bartzelonako Euskal Etxeak ekitaldien programa prestatu du Korrika 16 dela eta.

Argia.com-en bidez

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ongi etorri karaokera

Plentziako girotze barnetegikoek euskal kantuen karaokeen bildumari gehitu diote Korrika 16ren Ongi etorri.

Via @korrika.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Korrika16, Iparraldea ia guztia mapeatuta

Iparraldeko euskaltzaleak Korrika16ren ibilbidea ari dira Tagzanian kokatzen. Ia osorik daukagu dagoeneko. Goiko mapa horretan ikusten duzuenez, Iberiar penintsulakook baino hobeto dabiltza geografian Euskal Herri kontinentalean. Animo bada besteok!

Korrikaren albisteen eta ibilbidearen berrien jarraipena Twitter-en egin ahal duzue @korrika jarraituta (hemen alboan daukazuen koadro urdina hori da hain zuzen).

near map

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Bidaia intimoak: aurkezpenaren albistea

ETBn Bidaia intimoak-en aurkezpenaz albiste hau eman dute, Jon Maia egilearen hitzak barne.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Bidaia intimoak

Euskaraz bizi nahi dugunon herrira hurbildutako lau pertsonaren ibilbidea kontatzen duen dokumentala. Jon Maiak zuzendu du Korrika 16rentzat. Atzo aurkeztu zen, eta larunbatean estreinatuko da Bilbon.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Korrika kulturala

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Jantzi Korrika, presa barik

Aste honetan Bilbon, eta lehengo asteotan Atarrabian eta Miarritzen, udaberrirako moda aurkeztu digute AEK-koek.

Badakizue beraz, Korrikarako guapo jarri behar da, edo San Balentinerako bestela. Merkealdiak amaituta, badaukazue nora jo.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez