hizkuntz-politika

Gazteriaren esku

Ez dute gazteek lan makala gure frustrazio guztiei buelta ematen. Ez dugu droga daitezen nahi (hori esaten diegu jintonika eskuan), irakur dezaten nahi dugu (telebistako teletextoa irakurtzen dugularik gehienez ere), bakezale nahi ditugu (kar, kar, eta kar)... eta gurean euskaraz egin dezaten (eurek, horiek, haiek...) nahi dugu ere bai, geuk zirkinik ere egin gabe...

— burunda (Tiraka)

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Politikarik ez?

“Hizkuntza Politikarakoa” den sailburuordeak nola defendatu dezake bere deituratik ‘politika’ kentzea? Orduan zer da HPS, ‘P’ hori gabe?

— burunda (Tiraka)

Lourdes Auzmendi HPSko sailburuordeari egindako elkarrizketa baten harira: Correon elkarrizketatu dute Lourdes Auzmendi (I) (Tiraka)

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Isuna bai, isuna ez

La cosa es que hace dos semanas, el gobierno del PSE, gracias a que sigue las directrices del PP, retiraba las sanciones a los comercios que no rotularan ni atendieran en euskera, a nivel básico, con el argumento de que "las sanciones no son la mejor forma de cambiar las cosas", para de inmediato, ayer mismo, anunciarnos sanciones de hasta 3.000 € para los comerciantes que permitan fumar en sus locales.

— Juan de Etxano

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Artaziak

Are gehiago, egindako azken bileran honelakoak entzun eta gero: “Legealdi hau txarra izango da, eta aurrekontuetan artazia sartu behar duenak euskalduntzearekiko sentimendurik ez du”.

— Batuz, IKA, Elkarlan, Deustuko Euskal irakaslegoa, Maizpide euskaltegia, Bai & by, AEK

EAEko euskaltegi homologatuek prentsaurrekoa egin dute gaur goizean. Kezka dabil aurrekontuen eta diru-laguntzen inguruan, krisiaren mamua dabil gobernuan nonbait, eta agintarien jarrerak eta berbak ez dira poztasunerako motiboa nonbait.

Albistea Deian

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskaraz ere bai, ... ere ez

Nafarroako Gobernuaren azkena, Administrazioan euskaraz ere bai kanpaina (badakizue, bulego ofizialetan eta bankuetan leihatila edo mahaiaren gainean ipintzen diren kartel horiek eta abar) egiteko materiala ez banatzea erabaki dute.

Igoal leloa aldatu eta horrelako zerbait ipintzea dute gogoan: "Euskara, nipadios!"

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Bidea errazten

Euskal (Euskadiko?) instituzioei ere, omen dagokie hiztunei bidea erraztea. Nola baina? Hezkuntzan edo Osakidetzan hartu berri diren antzeko neurriak hartuz? Lantzean behin, euskaldunoi (euskal hiztunoi) buruz idazten dituzuen gaiztakeriak, zabalduta?

— burunda (Tiraka)

Poeta kaxkarra (Tiraka)

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hitza hartu?

Nire hitzaren hartzailea euskalduna dela ziurtatu gabe, alferrik da –eta frustaziorako bidea– pausu hori ematera inor animatzea. Horregatik, beharrezkoa da, kanpaina koloretsuak egiten direnean, neurri praktiko eta eraginkorrak ipintzea. Neurri ausartak.

— Martin Rezola (Tiraka)

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hala izango da?

la actual coyuntura económica no debe ser un obstáculo para la presencia del euskera en nuestras calles, comercios e instituciones

— Jose Angel Sanchez (PSEko zinegotzia Astigarragan)

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Arnasguneak ahaztuta

Bada, azken urteotan Administrazioan indarrean jarritako hizkuntza-politikari dagokionez, esango nuke hemen ere "periferian" eragiteko ekinbideak jarri direla martxan, arnasguneak ahaztuta eta erdi-euskaldunak eta erdaldunak erakartzeko zereginetan indarrak xahututa, zehaztu gabe norantz erakarri nahi ditugun horiek guztiak. Horren adibide dira, nire ustez, "pixkabatesmucho" eta horrelakoak.

— Martin Rezola

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskarabidearen iluna

Euskarabidea, Nafarroako euskararen institutuko langileek kexa zabaldu dute erakundearen egoeraz, euskaltegia barne.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez