euskaltegiak

AEKren E-gela barrutik


euskaltube.com bideoak | Izenburua: E-gela barrutik | Erabiltzailea: talo

AEK-koek e-gela plataformaren atzetik zer-nor dabilen erakutsi digute bideo honetan. Ondo dago jakitea Wink

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Mertxe Mugika AEKren mintegiaren harira

Euskadi Irratiko Mezularia saioan AEKren mintegia eta helduen euskalduntzeaz aritu da Mertxe Mugika.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

www.euskaltegia.org

Norena da domeinua?

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Krisia

Egoera desesperagarria da, txarra... eta langabeziari buruzko azken datuak ezagutu ostean, are gehiago. Euskaltegira joaten naiz euskara ikasteko eta oposizio batera aurkeztu ahal izateko. Bertan, nire egoeran dauden ikaskide ugari ezagutu ditut

— Maite (abokatua langabezian)

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Atzo zertan ibili ginen

Baten batek galdetu baino lehen. Orain kronika sozialaren zain geratuko gara

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

HABEn zertan ari dira?

Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikuluaren (HEOK) diseinua eta egikaritza. Laugarren mailakoa garatzea eta A1, A2 eta B1 mailetako azpiatalak zehazteari ekitea da helburu nagusia....

— Euskararen Berripapera (2010-03)

HABEren berririk bai? Zertan ari dira? Inork badaki ezer? Honelako galderak sarri entzuten hasita gaude azkenotan. Donostiako Vitoria-Gasteiz kaleko hormak inoiz baino gotorrago baleude bezalako sentsazioa barruntatzen da inguruan.

Ez da asko izango, baina jakin min hori apur bat asetzen laguntzeko-edo Euskararen Berripaperaren azken alean (pdf) Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren aurrekontuen azalpenaren barruan, azken  orrialdean HABEren aurrekontuaren norabide nagusien laburpena dugu. Ez da berri handirik izango akaso, baina elukubrazioetan laguntzeko sikiera balioko dio baten bati.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskaltegien arteko lehiaketa

HABEk sustatzen duen Ele-alea saioan euskaltegien arteko Elehiaketa antolatu dute, galdera sorta baten inguruko lehiaketa. Atzo hasi zen eta Hernaniko AEK-ko ikasle-irakasle bi egon ziren bertan. Hemen entzungai:

Ikasbilen ere baduzue.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Tope raro

Zer zentzu du bada, Barakaldoko euskaltegiari “Sekta tope rara”, euskarari “Idioma tope raro” eta euskalgintzari “invasión alienigena” deitzeak??

— Oier Aranzabal

Vaya semanitakoen sketch honen harira egindako iruzkina. Vaya Semanita La Siete katean: geroz eta okerrago (Zuzeu)

4.666665
Batez bestekoa: 4.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hitz-lehiaketa

Eibarko Udalak eta euskaltegiek antolatu dute hitz txapelketa hau, euskarazko hitzik gogokoena aukeratu, euskaltegietan egongo diren postontzietan sartu eta epaimahai batek erabakiko du irabazlea. Albistean irakurri dugunaren arabera asmoa hiritarrak euskaltegietara hurbiltzea da. Postontzian hitza uztera baino ez bada ere?

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

AEK eta IKArekin hitzarmena egiteko eskatu dio Nafar Parlamentuak Gobernuari

UPNk izan ezik Nafarroako Parlamentuan ordezkaritza ofiziala duten talde guztiek egin dute eskaera helduen euskalduntze alfabetatzeren sektoreari onespena eman eta hitzarmen ofiziala burutzeko. Eskaera onartu egin da.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez