euskaltegiak

iPad bat matrikularekin

Lehengo egunean matrikularekin netbook-a opari ematen zuen zentro batek, Mondragon Linguakoek iPad-ak ematen dituzte. Webgunean ez dut promozioaren informazio asko aurkitu, urriaren 20a baino lehen matrikula eginez gero iPad bat irabaz daitekeela besterik ez, zozketa izango da seguruenik.

Matrikularekin halako opariak egitea ez dakit noraino den eraginkorra, baina hala hasita, dibertigarria izan daiteke euskaltegian matrikulatzeagatik ematen diren oparien lehia. Bankuen antzera baxerak, eskuoihalak, telebistak eta halakoak ikusiko ote ditugu? Proposamenik?

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Kamarak euskaltegian

Barakaldon Bideo eta Argazkilaritza tailer batekoak Udal Euskaltegian sartu dira, eta euskaltegiko egun bateko testigantza polit hau utzi digute.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskara ikasteko deia

Euskaltegiek ehunka irakasle prestu eta prestatu dituzte euskara kalitatez eta eraginkortasunez erakusteko, euskalduna izatea oso helburu lorgarria dela frogatzeko. Orain, euskaltegia dagokigu, orain euskaltegien garaia da. Hizkuntza eskubideen bermea gure erabakien baitakoa ere badelako dei egin nahi diegu herritarrei euskaltegietara joateko eta euskara lehenbailehen ikasteko.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskaltegira? Bai horixe! HABEren kanpaina

Kerman pertsonaia ezaguna egin da dagoeneko, eta bera erabili dute aurten HABEkoek jendea euskaltegira erakartzeko.

Informazio gehiago Ikasbilen: Zabalik dago euskaltegietan izena emateko epea.

2
Batez bestekoa: 2 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskara ikasi eta notebook-a eraman

Bai & By-k promozio mota berria egin du aurten, Notebook-a eskaintzen die 12 urrats kontratatzen dituztenei.

3
Batez bestekoa: 3 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Bai, Elortzibarren nahi dut

Noaingo Gau Eskolan bideo hau egin dute Elortzibarreko jendea euskara ikasten animatzeko, eta gau-eskolaren blogean aurkeztu digute.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Jon Valdezek lortu du

Nafarroan bigarren urtez ipini dute abian Euskafe kanpaina Euskara zerbitzuek. Urtebete  pasatuta Jon Valdezek euskara ikasi du eta hor dabil lorpenak erakusten.

Hemen dugu Berriozarren ekinean adibidez.

Portzierto, EAEn aurten ez dago kanpaina ofizialik?

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Erroko erronkak

HABE-k eta euskaltegiek erronka garrantzitsuak dituzte aurrera begira ere: finantziazio sistema hobetu, curriculuma osatu, azterketak kudeatu, ikas-materiala sortu, teknologia berriak irakaskuntzan txertatu, komunikabideekin elkarlana areagotu, eta irakaskuntza prozesua ebaluatzea, besteak beste.

— Eugenio Mujika (HABEren zuzendaria)

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

%12,3 eta %2,8

Horiek dira EAEn euskaltegientzako dirulaguntzetan egongo diren murrizketak: %12.3 publikoentzat eta %2.8 pribatuentzat.

1
Batez bestekoa: 1 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskara ikasteko bide zuzena: Gipuzkoako Udal Euskaltegien kanpaina

Gipuzkoako Udal Euskaltegiek "Euskara ikasteko bide zuzena"  hartu dute 10-11 ikaturterako slogana.

 

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez