euskaltegiak

Lan-giroa

...lan-giro egoki eta lasai batean lan egiten duen profesionalak formazio-maila altuagoa izaten du, lantaldeko kideekin ezagutzak trukatzen baititu, eta, horrela, aberasgarriagoa gertatzen da eguneroko lana.

— Idoia Goñi

Burn out: irakaslearen ajeak (Hizpide 72. 44. orr.)

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Geure horiengandik ikasi

Ikasleen kasuan bezala, irakasleok ere aiseago ikasiko dugu geure kideengandik, eta beraz, komenigarria baino areago, ezinbestekoa dela esango nuke geure horiengandik ikasten saiatzea. Esperientziak partekatu egin behar dira.

— Maite Lekuona

Azkenengo Hizpide 71n Maite Lekuonak idatzi du artikulua: Izan zirelako gara, izan garelako izango dira. 25 urteko ibilbidean egindakoak eta hemendik aurrera egitekoak zeintzuk diren gogoeta egin digu bertan.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hogei urte

Leire Narbaizak 20 urte egin ditu irakasle lanetan. Atzera begira jarri eta errepasoa egin dio kasualitatez hasi zen ibilbideari. Zintzo eta sentitua, Leirek ohi duen legez.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Munduko euskaltegirik handiena

Zein den? Klikatu hor goian eta jakingo duzue.

Via Aupa Tú

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Funtzionariak funtzionariari

Pero hay que decirlo todo, el navarro es el único Gobierno autonómico que tiene funcionarios para dar clases a funcionarios

— Xabier Azanza (Euskarabidea)

Zer esana ematen dabil gaur Noticias de Navarra-n Euskarabideako zuzendariari egin dion elkarrizketa. Hauek baino gauza deigarriagoak esan ditu Azanzak bertan, baina niri honek eman dit arreta. Funtzionarientzako euskara irakasleez ari da.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Bekak bueltatu dituzte ikasleek Nafarroan

AEK eta IKAko ikasle batzuek Nafarroako Gobernuak eman dizkien bekak bueltatu egin dituzte bekaren zenbatekoari irrigarria iritzita. 9.000 euroko aurrekontua izan du gobernuak 1.600 euskara-ikaslerentzat.

5
Batez bestekoa: 5 (6 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

HABE: ikasleentzako dirulaguntzak

Olentzerok ekarri die (eskatutako eta merezitako) oparia azterketa gainditu dutenei.

Via: El euskaltegi

4.666665
Batez bestekoa: 4.7 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Bloga: Xiberoko Gaü Eskola

Zuberoan Euskal Herriko altxor asko gordetzen dira, baina ez daude lehenari begira soilik. Euskara ikasten dabil jende han eta bertako gau eskola blogosferara sartu zaigu. Ontsa jin!

5
Batez bestekoa: 5 (5 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Adibidez, euskaltegiko irakaslea

...no se me caerían los anillos por dedicarme, por ejemplo, a ser profesor en un euskaltegi. Si lo que haces lo haces con gusto cualquier cosa puede ser tan bonita como el bertsolarismo.

— Andoni Egaña

Txapelketaren finalaren bezperan Deian argitaratutako elkarrizketa.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Garazi-Baigorriko gau-eskolak egoitza berria

Baxenafarroako hiriburuan, Trinkete plazan, helduak euskalduntzeko gela berriak ditugu. Datorren abenduaren 19an ospatuko da estreinaldia, eta gonbita luzatu digute guztioi.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez