aek

AEK-k hitza eman

Hasi dira 2011-12rako matrikulazio kanpainak agertzen. AEK izan da lehenengoetako bat. "AEK-k hitza ematen dizu" aurtengo slogana.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

"Bidaia intimoak" sarean

Duela bi urte, Korrika 16ren bueltan, Bidaia Intimoak dokumentala estreinatu zen. Lau pertsonak euskararekin izan duten istorioa eta "bidaia" kontatzen digun film gomendagarri hau sarean dugu orain, Argiaren dokumental bilduman hain zuzen ere.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Erruduntasuna?

Hizkuntza aldatzearen kontua ez da gertatzen Katalunian. Han katalanez egiten duenak hala egiten du. Hemen euskaraz hasi eta gero erdarara pasatzen zarete. Ez dakit zergatik egiten duzuen hori, erruduntasun sentsazioa daukazuen edo zer. Edo uste duzue zaila dela guk euskara ulertzea eta guretzat hobeto delakoan erdaraz hasten zarete. Ez da hobeto zuek guri erdaraz egitea, horrela ez dugu ikasiko inoiz

— Jordi Romeo (ikasle-euskalakaria)

Korrikaren bueltan, Donostian AEKn ari diren bi ikasle-euskalakariren esperientzia ekarri digute Argiakoek.

Bi euskalakariren bizipenak (Argia)

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Nor dira AEK-ko ikasleak?

Egunotan Korrika17 Iparraldetik igaro dela, Erramun Baxok euskalduntze-alfabetatzeari begirada emateko berak eta Jean-Baptiste Coyosek egindako "Helduen euskalduntzea eta etorkinak Ipar Euskal Herrian" ikerketa ekarri digu gogora.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ezagutu Trebiñu

Trebiñun hasiko da Korrika17 hemendik hamar egunera. Trebiñarrek gonbitea luzatu digute euren herria ezagutzeko, eurek egindako bideo honekin.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hitzaditza 2011

EKE eta AEKren eskutik diktaketa-festa honen edizio berria dator. Apirilaren 2an egingo da Baionan. Aurtengo edizio hau Hogeita programaren barruan sartu da.

Hemen eman dezakezue izena.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Baionako AEKri erasoa

Baionako AEKren gau-eskolaren egoitzari  eta Kalostrape ostatuari eraso egin diete atzo gauean. Ez  da lehenengo aldia dirudienez.

Eguneraketa: Kazeta.info-n argazkiak eta informazio gehiago.

1
Batez bestekoa: 1 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Sopelako esaera zaharren 18. txapelketa

Tradizio luzea du dagoeneko hizkuntzaren inguruko lehiaketa-festa-jolas hau. Aurten ere esaeren zerrenda duzue eskura (pdf).

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Gure aberastasuna zuek zarete

Lehengo egunean agertu zen bideo-sortaren misterioa argitu da. Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza politikak ekarri dituen diru-murrizketak salatu eta herritarren sustegua eskertu nahi izan dute AEK-koek.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Erdi biluzik

Jarraitu(ko) du...

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez