Ikasmaterialetarako estilo-liburua
2011, Urtarrila 11 - 14:13 — benitoAurreko mezuan Alfontso Mujikaren artikuluaren lotura eman dugu, eta artikuluan Jaurlaritzaren Hezkuntza Saila prestatzen ari den ikasmaterialetarako estilo-liburuaren berri izan dugu.
Dokumentu ezbedinek osatuko dute liburua dirudienez, eta webgune horretan orain arte egindakoak ditugu.
Gorbatak, ahateak eta piperrak
2010, Maiatza 13 - 11:36 — benitoGora transgresioa! Gora Lukas ahatea! Gora marrazki bizidunen maitaleak! Eta gora barrea eragin nahi duten euskara irakasteko erakundeburuak, eurek lortuko dutelako klaseak pipergileentzako erakargarri egitea.
HABEko zuzendaria: That's all, folks (Sustatu)
Etxezalea vs. etxezuloa
2010, Maiatza 7 - 17:37 — benitoHalako euskara itxi, etxezulo batera ohituta gaude. Nik euskara etxezalea nahi dut, baina ez euskara etxezuloa, harresiaren artean kikilduta dagoena. Badaude munduko berba asko eta asko, kultura berbak-eta, gureak ere badirenak.
Gararen Mugalari gehiagarrian irakurrita (2010-05-07, paperezko edizioan soilik): "Euskara etxezalea nahi dut, ez euskara etxezuloa"
Europarekin konparatuta...
2009, Iraila 1 - 00:05 — benitoEstiloa eta hizkera zaintzeko, edo -berak dioen bezala- prosa soiltzeko edo doitzeko gomendioak plazaratzen jarraitzen du Iñigo Roquek Idazkolako takatekoak blogean (lehen Notebook izena zeukana): Estiloaren osagaiak (XIV)
Idazkeraren zehaztasunaz
2009, Apirila 1 - 17:21 — benito...sarri askotan dena esaldi bakarrera ekartzea onerako barik kalterako izaten baita, batez ere idazlaria guztiz trebea ez denean. Ez dezagun ahantz euskara ez dela ingelesa bezain eroso ibiltzen periodo luzeko idatzietan.