Euskaljakintza berritua
2012, Iraila 12 - 12:54 — benitoKlasikoa da dagoeneko Maite Goñik sortu zuen gune hau. Sarri erabilia ariketak eta bestelako baliabideen iturri modura, aurten izan dituen arazo teknikoak gaindituta berriro eta berrituta dago martxan.
Euskal aditza lantzeko webgunea berrituta
2011, Iraila 5 - 12:39 — benitoMaite Goñik iragarri digu orain dela urte batzuk euskal aditza lantzeko prestatu zuen gunea lekuz aldatu eta berriztu egin duela.
Google Sites-en atondu duen gune berri horretan aditz-taulak, azalpenak eta hainbat ariketa ditugu.
Euskaltzaindiaren arauak lantzeko ariketa sorta berria Euskaljakintzan
2010, Urtarrila 11 - 22:54 — benitoAriketa berriak ditugu Euskaljakintzan, Euskaltzindiaren arauak lantzekoak. Berrikuntza gehiago gainera, ariketok Maiteren ikasleek eurek sortutakoak dira.
Maite Goñi Amarauna saioan
2009, Otsaila 15 - 17:45 — benitoEGA materialak erreitiratzeko agindua dela eta, elkarrizketa egin diote gaur goizean Maite Goñiri Euskadi Irratiko Amarauna saioan. Maiteren hitzekin batera Ana Malagon, Haritz Rodrigez eta Goio Telletxea blogarien iritziak ere entzun ditzakegu.
Saioa Amaraunaren podcast-ean (audio fitxategiekin arazoren bat dagoela dirudi orain) edo Teknopata.net-en eskegitzen duten bitartean hemen entzun ahal duzue.