Ziurgabetasun egoerak
2010, Iraila 20 - 12:16 — benitoIrakasleak ikasleei ikasgelaren espazio-denboran bere kontrola ematen dienean, ziurgabetasun egoera sortzen da, irakasleak gelara daramatzan ikaskuntza-helburuak urtu egiten direlako eta ikasleen erantzunaren araberako bihurtzen direlako. ziurgabetasun hori tradizioz negatibotzat jo izan da hezkuntza erakundeetan, gure eskola-esperientzia kontrolean oinarritu baita. Aitzitik, sormena, ideien sortzea eta ikaskuntza bera ziurgabetasun horrek eragindako tentsioaren ebazpenarekin estuki lotuta dago. Hori ederki dakigu eskola-erakundetik kanpoko esperientziak aztertuta: ikerketa-laborategiak, enpresa berritzaileak, lidergoa, sortze artistikoa...
Kontrola eta errealitatea
2009, Urtarrila 6 - 00:49 — benitoKontrolagarria dena ez da beti erreala izaten, eta eta erreala dena ez da beti kontrolagarria.
Via Microsiervos.
Kaosa eta kontrola
2008, Azaroa 30 - 20:05 — plisti-plastaWiki munduan ez da hierarkiarik behar. Kaosa onartzen duten inguruneak sortu behar dira. Baina nork kontrolatuko du kaosa? Jende-mordoaren jakituriak, talde-adimenak. Linus Tordvaldsek zioen moduan 'Behar beste begi baditugu, akats guztiak dira azaleko'.