Ikasle maiteok
2012, Urtarrila 24 - 20:53 — benitoIkasle maite-maiteok: antolatzaileak gatza lez erabili behar dira, apur batek bizitu egiten du eta gehiegik hondatu.
Ikasle maite-maiteok: testua aberastea ez da 'hain..ezen..bait-' bezalakoak erabiltzea, zure ideiak zehatzago adieraztea baizik.
@Josemarilasa-k tweet pare batean bota ditu aholku hauek. Hemen eta hemen hain zuzen ere.
Gehiago etorriko dira?
Ikasle maite-maiteok: antolatzaileak gatza lez erabili behar dira, apur batek bizitu egiten du eta gehiegik hondatu #aldebestalde
— Josemarilasa (@Josemarilasa) enero 24, 2012
Ikasle maite-maiteok: testua aberastea ez da 'hain..ezen..bait-'bezalakoak erabiltzea, zure ideiak zehatzago adieraztea baizik.
— Josemarilasa (@Josemarilasa) enero 24, 2012
Akats zerrendako goreneko 10ak
2011, Iraila 2 - 09:43 — benitoIzenburu horretako artikulu sorta baten lehenengoa daukagu gaur erabili.com-en. Euskal telebistarako gomendioak direla ematen du, bekadunek prestatuta.
Gaurkoan erlatiboaren gehiegizko erabilera saihestako gomendioak ditugu. Top-eko number one-a?
Gaztelania ikasteko eskuliburu bitxia
2008, Urria 26 - 18:47 — benitoJaponian gaztelania ikasten laguntzeko eskuliburu bitxia aurkitu du Miguel Angel García Guerrak. Ikasmaterialetan ohikoak ez diren hitzak eta esakuneak, zatarral edo gordinak nonbait.
Interesgarria era berean iruzkinetako eztabaida.