Goiztiri euskaltegia: 25. urteurreneko kantua
2012, Otsaila 7 - 01:35 — benito25 urte egin ditu Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiak, eta ikasle batzuen laguntzarekin kantu hau sortu dute.
Lehenengo eguneko lotsa (basque reggae feat. Iñaki, Jiko & Leire) by Goiztiriaekgoierri
Kantuak klasean
2011, Otsaila 28 - 17:25 — benitoGaztelania klasean kantuak erabiltzeko gomendioak eta ideiak batzen dituen aurkezpen hau aurkitu dugu. Gaztelania eta beste edozein hizkuntza ikasteko klasean erabil daitekeela esango nuke.
Oparia
2010, Maiatza 2 - 13:05 — benitoEuskaraz mantso ari den norbait
aurrez aurre badaukazu
hitz egiozu euskaraz mantso,
opari bat egiozu!
Ainhoa Agirreazaldegiren bertso baten pasartea dugu hori, Pirritx eta Porrotxek Irrien Lagunak azkenengo lanean kantu bihurtu dutena: Nori egin euskaraz.
Via Eibartik
Hemen duzue Irrien lagunak horren making of-a:
Karaokerako kantuak
2008, Abendua 12 - 00:04 — benitoGabi de la Maza, Plentziako euskal girotze barnetegiko irakasleak euskarazko kantuak Karaokerako egokitu eta kanala zabaldu du Youtuben. Bere blogean nola egiten duen azaldu digu gainera.
Eta Euskaljakintzakoek (haien bidez ezagutu dugu Gabiren lana) wiki batean ipini digute kantuen zerrenda eta kantuak entzun ahala hutsuneak betetzeko ariketen zerrenda.
Gainera, nire gogokoena jarri dute. Ze polita! Entsaiatzera noa segidan.
Ingelesa ikasi kantuen bidez
2008, Ekaina 13 - 00:27 — benitoIdeia sinplea ingelesa lantzeko Aprender inglés con canciones hau. Kantu ezagunei azpitituluak ipini ingelesez. Sinplea, baina burutik behin baino gehiagotan pasatu zait niri halako bat. Era kolaboratiboan antolatuta dago gainera, norberak bidali ahal du berea.