administrazioa

Ikasiko dut, benetan

estoy ejercitándome en su estudio gramaticalmente y con las enseñanzas prácticas de mi esposa que lo conoce a la perfección (...) prometo llegar a poseerlo regularmente

— XX mende hasierako Eibarko langile bat lanposturako eskaeran

Euskara ikasteko luzamenduak, aitzakiak, promesak eta hizkuntz-eskakizunak eurak ere ez dira atzo goizeko kontuak. Hala erakutsi digu Antxon Narbaizak Hizkuntz eskakizuna Eibarko Hirian 1900-1936 liburuan, Badihardugu elkarteak argitaratua.

Goiko hitz horiek El correoko albiste honetatik hartu ditugu: El euskera exigido en Eibar entre 1900 y 1936, analizado en un libro

4.75
Batez bestekoa: 4.8 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Langile publikoen %91k ez dute euskara proba gainditu irailean

HAEE/IVAPek administrazioetarako langileentzat egin duen azken euskara-probaren deialdian horiek izan dira emaitzak.

Sistema arrazionaldu eta "erraztu" nahi zela, eta emaitzak kale. "Idazmena" izan da errudun nagusia dirudienez.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskaldun berriaren 1001 galderetako batzuk

Euskaldun berria naiz eta harro nago! Eta zu, euskaldun zahar hori, ez ote zara zaharregia niretzako? Txo, basko, emoztazu erraztasun apurtxue! Badakizu pribilegiatua zarela, euskaltasuna geneetan daramazula. Brontzezko estatua dirudizu hor goian gu euskaldun berri guztion gainean, zorabioa sumatzen duzu hona behera begiratzerakoan eta nahiago duzu eguna eman zerura begira. Zaharra eta zerutiarra, earra elementua! Apaldu eta jaitsi apal gainetik!

— Mielk (Tirakako kolaboratzailea)

4.333335
Batez bestekoa: 4.3 (6 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskara mundiala, Etxepare institutuaren kanpaina

Etxepare Institutuak "Euskara mundiala" kanpaina aurkeztu du. Web batean zerbitzu interesgarri batzuk eskainiko ei ditu: ahotsa grabatu, itzulpenak 24 ordutan. Webgunea aurkeztu da, baina oraindik ez dago ezer han.

Ez dakit oso logikoa ote den martxan ez dauden gauzak aurkeztea, baina tira.

3.75
Batez bestekoa: 3.8 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ikasle gutxiago EAEn

2009-10 ikasturtean baino 1.715 pertsona gutxiago matrikulatu dira euskaltegietan aurten. Lurdes Auzmendik dio krisi ekonomikoaren ondorioa izan dela, krisia gainditzearen ondorioa alegia.

Langile-murrizketek, ratioek, diru-laguntzek ez ote dute zer ikusirik?

2.333335
Batez bestekoa: 2.3 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskarako tituluak baliokidetzeko dekretua berriro onartuta

Hizkuntza eskolen agiriak zirela eta, duela hil batzuk helegite baten ondorioz bertan behera geratu zen dekretua. Dekretua berriztu, osatu eta egokitu du Eusko Jaurlaritzak dirudienez.

Bide batez, orain "Euskarako tituluak" deitu diete.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Kolapsoa HABEn?

El Gobierno vasco mantendrá el próximo año en 30 millones de euros el presupuesto del organismo de euskaldunización de adultos HABE, con el fin de "superar los graves problemas estructurales" del instituto, del que ha asegurado que está "en serio riesgo de colapso" y sobre el que se realizará "una profunda reflexión estratégica"

— Europa Pressen albistea El Correon

El Correon irakurri dugu albistea, titularra ikaratzekoa: El Gobierno vasco destinará 30 millones a HABE en 2011 ante el "riesgo de colapso"

Urgell Kultura sailburuak esandakoetatik dator albistea. Egia esanda azken egunotan adierazpenen gerra egon da hedabideetan euskara eta Jaurlaritzaren politika dela eta ez dela. EAJ batetik, Jaurlaritza eta PSE-PP bestetik, eta akabuan horrelakoetan, politikarien sinesgarritasuna zein den-eta, ez zara inorekin fidatzen.

Dena dela HABE eta kolapsoa hitzak lotuta ikustea ez da inor lasaitzekoa, ez.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

21.550.000

Euskaltegi pribatuentzako euroak dira horiek. 28.000 ikasle eta 1.200 langile kontatu dituzte.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Iñaki Uribe HABEko zuzendari berria

Zurrumurruak konfirmatu dira eta ofiziala da: Eugenio Mujikak HABEko zuzendaritza utzi eta Iñaki Uribe itzultzailea eta Villabonako zinegotzia da zuzendari berria.

2
Batez bestekoa: 2 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Irakasleak kalera?

..en decisión hecha pública en rueda de prensa el pasado 10 de septiembre el Departamento rompe de manera unilateral el acuerdo HABE-EUDEL. Es decir: nos proponen despedir a 59 profesores de los Euskaltegis Municipales.

— Jokin Bildarratz

Jokin Bildarratz, EUDELeko presidenteak prentsaurrekoa edo topaketa informatiboa egin du gaur. EUDEL eta Jaularitzaren artean tirabirak daudela eta Udal Euskaltegien finantziazioa eta egoeraz kezka hauek azaldu ditu, besteak beste.

Encuentro Informativo (Jokin Bildarratz)

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez