idazlanak

Azterketa egiteko aholku erradikalak

Lehenik eta behin, jakin ezazu aztertzaileei bost axola zaiela zure iritzia. Demagun Kakatuaren ugalketa duzula idazgai eta aztertzaileek iritzia eskatu dizutela. Hori eskatu dute, bai, baina benetan ez zaie piperrik ere inporta. Soilik jakin nahi dute ea iritzi bat idatziz azaltzeko gai zaren ala ez. Iritzia zurea edo Maria Sortzez Garbiarena den, bost. Komeni da hori argi edukitzea, batik bat, gai zehatz bati buruz zer esan ez badakizu. Pentsa ezazu zer esango ote luketen zure gurasoek, bikotekideak, Basagoitik, edo Aita Santuak berak.

— Xabier Etxaniz Rojo

Erradikalak (Berria)

4.8
Batez bestekoa: 4.8 (5 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Klaseko murruetatik haratago

Idatzizko lanak dira seguraski zailenak kudeatzeko. Ardura, nola eta zer egin behar den azaldu ondoan, lana burutzen da, itzultzen da, baloratzen da gisa batez edo bestez. Klaseko murruetatik haratago ez du baliorik, eremu horretan du lan horrek existentzia osoa eta gure gaurko kezkarik handiena izan beharko litzateke horren saihestea.

— Bea Sallaberry

Maite dut ez alegia aritzea (Han eta hemen)

 

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

B1 mailako idazlan eredua

Pilar Montoyak B1 mailako (HABEren 1. maila) idazlan eredu bat prestatu sorta bildu du ikasle baten eskariari erantzunez. Bere ikasleen lanekin osatu du bilduma.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Idazlanen zuzenketak online

Facebook-etik heldu zait gonbidapena, eta irakasle bik antolatu duten zerbitzu honen berri izan dut.

Azterketako emaitza txarrek kezkatuta idazlanak online zuzentzea eskaintzea otu zaie. Ez da doan, mailaren arabera eta idazlan kopuruaren arabera 3 eurotik gorako prezioa dute zuzenketek.

Bloga ere badute, eta han idazlanak egiteko aholku batzuk ematen dituzte.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Pentsatzeko denbora

Laburbilduz, ez dut uste Saramagok idatzi duena ordubetean idatzi duenik. Seguru nago asko pentsatu duela, denbora luze idazten eman duela, eta etxean, gainera. Horregatik, azterketak antolatzen dituztenei proposatuko diet idazlanen gaiak banatzea idazlana etxean lasai egin ahal izateko, horrela bai ikusiko dutela zenbat dakigun.

— Elena

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez