aek

Bezeroaren asebetetzea

Giltzak egitera etortzen da, nigana beti, eta euskaraz egiten du. Gustura egongo da zerbitzuagaz, baina nik euskaraz jakiteak ere eragina daukala uste dut

— Jabi Carrillo (dendaria)

Bilbon Biribilko programaren barruan Indautxuko AEKn euskara ikasten ari diren hiru merkatarirekin eta euren irakaslearekin hitz egin dute Argiakoek. Euren esperientzia eta gogoeten artean burdindegi batean lan egiten duen Jabi Carrilloren goiko hitz horiek.

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

116 argazki

AEK-k Nafarroan kanpaini bati ekin dio: 116 argazki leloarekin hasi dira. Hasteko diaporama egin dute AEK-n euskara ikasten ari diren 120 talde eta 1.300 ikasleetako batzuei egindako argazkiekin.

Helduen euskalduntzearen herritartasuna eta herritarrek egiten duten ahalegina azpimarratu nahi dute Administrazioak lagundu beharrean sarri oztopoak jarri baino ez duenean egiten.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Gaur bertan

Gaur gelan ikasitakoa, gaur bertan kalean aplikatzea da helburua, ez seigarren urratsera iritsi arte itxaron behar izatea

— Karmele Santoyo

25 urte egin ditu Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiak, Karmele Santoyo irakaslearekin hitz egin eta erreportajea egin dute Goiberrikoek.

Hiztunak sorteko (Goiberri)

 

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

ai, ai, ai EGAko azterketan GAI

Gasteizko AEK-koek bideo hau dedikatu diete gai eta ez gai guztiei.

4.916665
Batez bestekoa: 4.9 (12 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Bideokopla lehiaketa

AEK-k eta Bertsozale elkarteak antolatu dute lehiaketa hau. Euskara ikasleak bertsolaritzaren mundura erakartzea eta haiei euskarazko aktibitatea proposatzea dira helburuak.

Kopla batzuk egin eta bideoan grabatu baino ez da egin behar.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Goiztiri euskaltegia: 25. urteurreneko kantua

25 urte egin ditu Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiak, eta ikasle batzuen laguntzarekin kantu hau sortu dute.

 

Lehenengo eguneko lotsa (basque reggae feat. Iñaki, Jiko & Leire) by Goiztiriaekgoierri

4
Batez bestekoa: 4 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Gure lanaren ezagupena

Hots laburbilduz, elkarteak gara, ezagupenik ez duen hizkuntza bat erakasten dutenak, komunzki animazio soziokulturalaren sailekoak. Gure lanaren ezagupen zuzenik ez da. Gure eskaintza ez da nehungo kuadroan kokatzen.

— Bea Sallaberry

Frantziako legeen markoan euskalduntze-alfabetatzeak zer estatus eta egoera duen azaldu eta hausnartu du Beak Han eta hemen-en.

 

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ergatiboaren hilerria (by @zaldieroa)

Mitxelena, Yoda eta enparauen beste abentura bat Aizu!-n. Nora doaz galtzen diren ergatibo horiek? By @zaldieroa

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ortozik

Iparraldean, helduen euskalduntzea hori da, horretan dabiltzan «Médecins aux pieds-nus» delakoak bezala dabiltza. Euskara erakasleak oinutsik. Eta horiei honainoko ibilbidea zor diegu.

— Bea Sallaberry

Euskara erakasleak oinutsik (Han eta hemen)

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

AEKren spot-a 2011-12

Gasteizko AEK hasi da erabiltzen erakundeak ikasturte honetarko prestau duen spot-a.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez