Ari-arika, ezpainetan hika! unitate didaktikoa
2011, Martxoa 23 - 19:21 — benitoZumaiako Udalaren ekimenez, Mintzola fundazioak umeekin hitanoa lantzeko unitate didaktikoak prestatu eta sarean jarri ditu.
Ahotsak.com-en bidez.
Azken hitanolaria
2011, Otsaila 24 - 13:56 — benitoAsier Sarasuak semearekin Eibarko hitanoa erabiltzea erabaki du, horren harira hitanoaren egoeraz eta transmisioaz gogoeta egin du.
Hika praktikatu Skype bidez.
2011, Otsaila 10 - 16:59 — benitoMaramara taldeak euskara ikasi eta lantzeko ikastaro eta zerbitzu berezien sorta eskaintzen du. Hitanoarekin lotuta batzuk eta haien artean hika Skype Interneteko konferentzia zerbitzuaren bidez praktikatzekoa.
Hitanoan duzun "maila" neurtzeko test hau ere badute.
Ikastaroa eman eta ikasi
2010, Otsaila 5 - 12:27 — benitoBada, hori idatzita nuenean –entsegu labur bat edota artikulu luze bat osatzeko lain material–, jendea ikastaro eske etortzea gertatu zitzaidan. Eman ere egin nituen ikastaroak eta haien bidez, askoz ere gehiago ikasi dut hitanoari buruz, eta, harrezkero, liburua ariketa praktikoz hornitu ere bai…
"Hitanoa. Mintza hadi, lagun!" liburuaren harira elkarrizketa Argian: 'Hitanoa, estandarrera ekarri gabeko azken
osagarria da'
Hitanoa eta baldintza
2009, Abendua 4 - 13:31 — benitoLeku askotan hitanoa galdu egin da, baina hitanoa gurea da, gure hizkuntzaren ezaugarri bat da. Zergatik ez dugu hitanoa ikasiko baldintza ikasten dugun bezala, edo beste edozein ezaugarri ikasten dugun bezala?
Mintza hadi, lagun! eskuliburuaren harira elkarrizketa egin diote Ritxi Lizartzari Berrian.
Foro baterako galdera dirudi horrek, zergatik ez dugu hitanoa ikasiko/ikasten/ikasi?
Mintza hadi lagun! Hitanoa lantzeko beste tresna bat
2009, Abendua 1 - 13:52 — benitoDuela gutxi Jon Urruxulegik prestatu duen metodoaren berri izan genuen, eta orain Ritxi Lizartzak egin duen lan hau dugu, liburua eta DVDa. Durangon hika egiten ikasteko aukera egongo da bada.
Informazio gehiago Ikasbilen.