jarrerak

Eskubidea eta autoestimua

Horregatik, edozein lekutan eta egoeratan euskaraz hitz egiteko eskubidea autoestimuari lotutako aldarrikapena da: gure kidetasuna eta gure hizkuntza-nortasuna duintasunez onartzea dakar, egonezinik sentitu gabe, eta automatikoki solaskidearen hizkuntzaren mende jarri gabe. Eta helburu hori lor daiteke, soilik baldin eta, ideologiaz euskararen alde egoteaz gain, baliabidez hornitzen bagara; euskaraz hitz egiteko aukera emateaz haratago, euskaraz hitz egitean ondo sentiaraziko gaituzten baliabidez.

— Ferran Suay

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Etsipenaz

Para mim a gente que se queixa do pouco uso da língua e transmite esse derrotismo alá onde vai pode chegar a ser mais destrutiva que a gente contrária ao desenvolvemento social da nossa língua que combate contra ela. Porque o derrotismo desmobiliza, desmotiva e destrue.

— Senchu Sende

O pesimismo, contra a língua (Made in Galiza)

Txerrak jasota. 

3.3125
Batez bestekoa: 3.3 (16 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Jarrerak eta desjarrerak

Hizkuntza aldetik jarrera aktiboagoa izan behar dugu eta horretarako prestatu. Prestatu, argudio eta diskurtso egokiak erabiltzeko, ahalik eta modurik erosoenean jarduteko, lehenengo saiakeran ez erretzeko, eta, ahal bada, aurrean duguna konbentzitzeko. Nago, jarrera aktibo hauei karga negatiboa egotzi zaiela maiz, jarrera intolerantetzat hartuak izan direla, eta gehienetan egonezina eragin dutela inguruan.

— Malores Etxeberria

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez