euskaltegiak

HABEren erabakiak

Arazoa, finean, sinplea da: HABEn erabakiak ez ditu Didaktika atalak hartzen, diruak banatzeko ardura duen atalak baizik. Nola esplikatu horri HABEk orain pare bat urte ikaskuntza konbinatua lantzeko batzorde bat osatu zuela? Non dago batzorde horren lana? Nola esplikatu horri HABEk dagoeneko idatzita eta Batzorde Akademikoan banatutako Curriculun berrirako ebazpen-zirriborroan ere ikaskuntza konbinatua aipatzen duela? Orain ez eta datorren urtean bai?

— Abel Camacho

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ikasle gehiago erakarri

Bai, publizitateak, bideoak eta esloganak ondo daude baina… lortuko al dute ikasle kopurua handitzea? Horregatik kezka: ezin ote dugu ezer gehiago egin euskaldunberrigaiak liluratzeko erakartzeko matrikularazteko? Seguru.

— Pello Zubiria

Ustekabeko laguntza aurkitu dute Hernaniko euskaltegiek matrikulak igotzeko orduan.

Matrikulazio kanpaina Hernanin (Argia)

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Murriztuko direla baina ez direla murriztuko

Noticias Taldeko egunkariek diote euskara ikasteko diru-laguntzak murriztuko direla eta hori ez da egia; murriztekotan ere euskarazko tituluak eskuratu dituztelako, titulu horiek eskuratu ostean, ikasleei ematen zaizkien diru-laguntzak murriztuko dira.

— Lurdes Auzmendi

3
Batez bestekoa: 3 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

HABEren plan estrategikoa

Atzo aurkeztu zen HABEren plan estrategikoa Gasteizko Legebiltzarreko agerraldi batean. Erabili.com-en duzue laburpen bat.

2
Batez bestekoa: 2 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskaltegi pribatuen agerraldia Legebiltzarrean.

Gaur goizeko 10etatik hasita Gasteizko Legebiltzarreko Kultura eta Gazteria Batzordean euskaltegi pribatu homologatuek egoeraren berri emango dute. Bilera berean HABEren plan estrategikoa aurkeztuko da.

3
Batez bestekoa: 3 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

EAEko ikasleentzako diru-laguntzetan murrizketa

HABEk euskara ikasleei ematen dien diru-laguntzetarako kopurua 1.85 milioi eurotik miloi batera jaitsi da. Deian diotenaren arabera euskara ikasi duten ikasleek jaso dezaketen gehienezko diru-kopurua murriztu egingo da datozen urteetan, kasu batzuetan laurden batera jaitsi daiteke jasotzen dutena.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Publikotik pribatura

Esan digute murrizketen ondorioz zenbait euskaltegitan taldea ez dela osatuko, baina euskaltegi publikoetan tokirik ez dutenek pribatuetara jo ahal izango dute. Ez dugu euskara ikasi nahi duen inor diru faltagatik bazterrean utziko

— Lurdes Auzmendi

Urte akademikoaren aurkezpeneko prentsaurrean jaso ziren Auzmendiren hitz hauek.

Hamar irakasletik bat ez da arituko udal euskaltegietan aurten, murrizketak direla eta (Berria)

1
Batez bestekoa: 1 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Eutsi gazte euskara ikasten

Nafarroako udalen euskara zerbitzuek urtero antolatzen dute euskara ikasten animatzeko kanpaina. Aurten gaztetasunarekin lotu dute "eutsi gazte / mantente joven" leloarekin.

Informazio gehiago:

 

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

HABE: matrikulazio kanpainarako bideoa

Hasteko dugun ikasturtean euskaltegietan matrikulatzeko kanpainan HABEk bere aletxoa bota du. Lurdes Auzmendiren blog berrian ikusi dugu.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Laguntzak bai, baina ikasle gutxiagoren esperantzan?

La viceconsejera de Política Lingüística, Lourdes Auzmendi, explicó a EL PAÍS que habrá que establecer prioridades. Entre ellas están las ayudas a los euskaltegis, que desde este curso podrían ver reducido su número de estudiantes debido al decreto de homologación de estudios de euskera que han impulsado las consejerías de Educación y Cultura. Este texto busca reconocer el nivel a quienes hayan estudiado en euskera sin necesidad de realizar exámenes como el EGA.

— El Pais

EAEn kultura-aurrekontuetan datozen murrizketak euskaltegiek gutxien jasango ei dituzte. Ikasle gutxiago etorriko diren esperantzarekin ote? Oraindik aplikazio betean ez dagoen dekretu baten eraginez, bide batez.

Cultura prepara un "importante recorte" que afectará a las partidas de euskera (El Pais)

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez