18
Ira
2011
17:54

Publikotik pribatura

Esan digute murrizketen ondorioz zenbait euskaltegitan taldea ez dela osatuko, baina euskaltegi publikoetan tokirik ez dutenek pribatuetara jo ahal izango dute. Ez dugu euskara ikasi nahi duen inor diru faltagatik bazterrean utziko

— Lurdes Auzmendi

Urte akademikoaren aurkezpeneko prentsaurrean jaso ziren Auzmendiren hitz hauek.

Hamar irakasletik bat ez da arituko udal euskaltegietan aurten, murrizketak direla eta (Berria)

1
Batez bestekoa: 1 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Lotsagarria!

leire narbaiza (ez da egiaztatu) (e)k bidalita 2011, Iraila 18 - 19:57(e)an.

Hori esan eta Lurdes Auzmendi poz-pozik geratu da! %10eko murrizketa da hori, ezta? Euskaltegi berba jartzen duen lekuan sanitate edo eskola jarriko balu, ez litzateke eskandalagarria izango?
ba, hori! Inork ez duela sinisten (are gutxiago gobernu honek) euskalduntze publikoan! Betiko mespretxua da!
Kokoteraino nago!

"Ez dugu euskara ikasi nahi

ezezaguna (ez da egiaztatu) (e)k bidalita 2011, Iraila 19 - 12:43(e)an.

"Ez dugu euskara ikasi nahi duen inor diru faltagatik bazterrean utziko" Zer ez dut ulertu? Udal euskaltegian lekurik ez badut diru murrizketagatik, kalean utziko naute baina Lourdesek pribatura jotzeko esaten dit. Pribatura jotzeko dirurik, ordea, ez dut (Bilbora joan beharra, autobusa Bilboraino...). Beraz, batean ala bestean aurten ez dut ikasiko.
Gure herrian esaten den moduan: Lourdes ze lotsabako zaran!!! Zoaz etxera!!!

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.

Tags for Publikotik pribatura

Sindikatu edukia