bertsolaritza

Bertsotube: igo zure bideo-bertsoak

Zabaldu.com-en bidez orain heldu da albistea. Bertsotube, bertso-bideoak sareratzeko gunea. Azalpen labur hau irakurrita, badirudi Youtube-ren estilora erabiltzaileek bideoak igotzeko zerbitzua dela, bertso-bideoetara mugatuta kasu honetan.

Teknikoki apur bat mugatua iruditu zait. Bideoak ez dira erreproduzitzen azkenotan ohiko bihurtu diren flash erreproduktoreen bidez, zuzenean .wmv formatuan baino, eta formatu horretantxe igo behar dira. Ez dago "enbotatzeko" aukerarik gainera.

Bertso-bideo horietako bertsoen kalitatearen inguruko irizpideren bat ote dagoen jakin barik (orain daudeank bertsolari "profesionalenak" dira denak) aukera bat klasean bertsolaritza jorratzen dugunean Maritxuren erritmora egiten ditugun bertso horiek gorde, plazaratu eta partekatzeko, edo besterik gabe, saioren batean gustatu zaigun bertsoa daukagunarekin grabatu eta munduarekin konpartizeko. Edo klaserako bertsoren bat topatzeko.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Bertsolaritza ulertzen

Era berean ikasiko dute ulertzen ez dutenari garrantziarik ez ematen, eta ulertzen duten gutxiarekin, gainerakoa eurak osatzen. Hau ere oso garrantzitsua da euskara ikasteko.

— Ainhoa Aranburu

Argiako albiste honetatik hartuta: Iruñeko hizkuntz eskolan euskaldun berrientzat bertso ikastaroa, lehenengoz

Ikuspegi didaktiko interesagarria eman diote bertsolaritza ikastaroari.

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez