lehiaketak

Bideokopla lehiaketa

AEK-k eta Bertsozale elkarteak antolatu dute lehiaketa hau. Euskara ikasleak bertsolaritzaren mundura erakartzea eta haiei euskarazko aktibitatea proposatzea dira helburuak.

Kopla batzuk egin eta bideoan grabatu baino ez da egin behar.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Txiste eta pasadizo idatzien txapelketa

Goierriko Goiztiri AEK-k antolatu du txapelketa hau. Sari gozoak: hiru afari bertako jatetxeetan.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Euskaltegien arteko lehiaketa

HABEk sustatzen duen Ele-alea saioan euskaltegien arteko Elehiaketa antolatu dute, galdera sorta baten inguruko lehiaketa. Atzo hasi zen eta Hernaniko AEK-ko ikasle-irakasle bi egon ziren bertan. Hemen entzungai:

Ikasbilen ere baduzue.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Lip dub lehiaketa

Eibarretik dator lehiaketa hau. Lip Dub playback estiloko bideo-sekuentzia da, eta euskarazko kantuekin egiteko gonbitearekin batera 6.000 euroko saria eskaini dute Eibar.org-ek eta Eibarko Udalak.

5
Batez bestekoa: 5 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Hitz-lehiaketa

Eibarko Udalak eta euskaltegiek antolatu dute hitz txapelketa hau, euskarazko hitzik gogokoena aukeratu, euskaltegietan egongo diren postontzietan sartu eta epaimahai batek erabakiko du irabazlea. Albistean irakurri dugunaren arabera asmoa hiritarrak euskaltegietara hurbiltzea da. Postontzian hitza uztera baino ez bada ere?

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ipuin (grabatuen) lehiaketa

Euskara ikasle eta mintzakideentzako ipuin lehiaketa berezia antolatu du Altsasuko Kima elkarteak. Mailen arabera bi kategoria daude sariketan, baina horiekin batera hirugarren bat, ipuin grabatuena, hau da, ahoz kontatutako ipuinen grabazioak aurkeztu daitezke kategoria horretan.

Ideia originala eta interesgarria duda barik.

Topagunearen bidez.

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez