Hizkuntzen portfolioaren bertsio elektronikoa eta online
2011, Maiatza 10 - 16:53 — benitoEuropako Hizkuntzen portfolio elektronikoaren berri eman genuen aspaldian. Orduan ordenagailuan instalatzeko aplikazioa zen, eta orain Abel Camachori esker jakin dugu online bertsioa atondu dutela. Erabiltzaile kontu bat eginda norberaren biografia, dossierra eta pasaporte linguisitkoa egin daiteke beraz.
Hizkuntzen pasaportea: autoebaluaziorako orriak
2009, Urria 2 - 17:33 — benitoDigilizka B2n Europako pasaportean oinarritutako autoebaluazio-orri hau aurkeztu digute. Lehenengo klase egun hauetan ondo etorriko zaigu seguruenik.
hizkuntzen pasaportea- autoebaluazioa
Ikasleak eta autoebaluazioa
2008, Iraila 21 - 16:41 — benitoIkasleek beren hizkuntza-gaitasunen berri izatea ezinbestekoa da ikaskuntzaren autonomia garatzeko. Egun dugun arazo larria dela uste dut ikasleek beren hizkuntza aurrerapena ebaluatzeko duten gaitasunik ez. Oso zaila da autoebaluaziorako gai den ikasle batekin topo egitea.
Hizpide 67. Portafolioa beste tresna bat ikasle eta irakasleen esku artikuluan idatzia.