Ataza atazen bidez
2011, Maiatza 3 - 11:04 — benitoEl tipo de aprendizaje que se tiene como meta en un enfoque por tareas se podría resumir como un aprendizaje:
- que está orientado a la acción, al desarrollo de la capacidad de los alumnos de hacer cosas a través de la lengua extranjera encualquiera de las actividades comunicativas de la lengua;
Marcoele agerkarian publikatu dute Sheila Estaireren Principios básicos y aplicación del aprendizaje mediante tareas artikulua. Estairek lehengo urtean Salamancan Encuentro Internacional de Profesores. Comunidad ELE jardunaldian aurkeztu zuen ponentziaren testua da.
Atazen bidezko i(ra)kaskuntza zertan den ez dakigu ondo, baina baten batek hurbilpena egin nahi badu, hortxe dauka sarrera testu erabilgarria.
Tituluen baliokidetza eta EEMn kokatzeko dekretua Nafarroan
2010, Iraila 28 - 15:37 — benitoEbazpena argitaratu da gaur Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Hizkuntz-tituluen baliokidetza ofizialdu eta Europako Marko-Esparruan kokatzeko pausoak ematen ditu.
Lde Lengua 09: Europako Markoaz eta Cervantesen curriculumaz
2008, Apirila 23 - 16:13 — benitoAurreko post-ean aipatu dut. Entzuten egon naiz saio berria. Instituto Cervanteseko Alvaro Garcia Santa-Ceciliarekin jardun dute Europako Markoaz eta curriculumaz. Intresgarria iruditu zait ikaskuntza eta interkulturalitatearen inguruko deskriptoreez esan duena.
Beste kontu interesgarri batzuk: Doctor Moodle esperientzia (ikaskuntza informalaren ingurukoa), hizkuntzak ikasteko sareak.
Gomendagarria oso podcasta (Amaaaa! Nik horrelako bat nahi dut!).