Egon hadi lo....
2008, Urria 7 - 21:52 — benitoEskatzea librea da eta ematea ere bai, jakina; baina, entzun, aprobetxatu hurrengo aste eta hilabeteotan zabalduko den "Nor da euskalt - zaleago?" lasterketa. Euskararentzako aurrekontu potoloak ikusten ditut etorkizun hurbilean. Zer behar duzue?: Beste irakasle bi? Mintzalagunarako sustatzaileak soldata duin batekin? Ordenagailuak? Biltzeko areto bat? Garagardoa?...
Biba! Gora! Yujuuu! Aleluia! Lortu dugu! (Baga, biga, bloga!).
Sozialisten proposamena
2008, Urria 3 - 12:33 — benitoErabat sinetsita gaude euskararen oraingo osasuna eta haren erabileraren geroa hertsi-hertsiki loturik daudela behar bezalako sustatze politika bati, besteak beste, euskara ikastea hurbilerraza eta erakargarria izan dadin.
[...]
eta erdaldunak euskararen mundura erakartzeko, euskaraz ez dakiten horiek uxatzeke edo eta nahitaez ikastera behartu gabe, izan ere emaitzak etsigarriak izan dira-eta gehiegitan.
Hauek dira sozialistek aurkeztu berri duten manifestu horretan euskara ikasteari buruz aurkitu ditudan erreferentzia bakarrak.
Bestalde, politikariek despolitizazioaz hitz egitea, gutxien-gutxienik paradoxikoa izaten da, ezta?
Herrigintza eta euskalgintza
2008, Urria 2 - 14:43 — benitoEkai Txapartegi filosofoak hausnarketa egin du aste honetako Argian euskalgintza eta herrigintzaren egoeraz. Batzuk kartzelan dauden bitartean, besteak subentzioetatik bizitzen omen.
Touripedia
2008, Maiatza 13 - 17:46 — benitoGaliziako Xuntako presidente Emilio Pérez Touriñoren galiziera mailak ez dirudi karguaren neurrikoa. Haren hutsegite eta ostikada linguistikoekin "Touripedia" osatu dute batzuek.
Seguru hemengo politikari-pertsonaia publikoren bat etorri zaizuela gogora. Zoritxarrez hemen gehienekin nekez batuko dira euskaraz egiten dituzten erroreak.
Hauteskundeen harira
2008, Martxoa 13 - 08:24 — benitoHizkuntza maite izan ahal da, eta lehen sentimendu horri begira bozka zezakeen zenbaitek, baina orain askoz gehiagok bozkatu du Hizkuntza Eskakizunaz kezkaturik.