"Inoiz ez da beranduegi euskara ikasteko" erreportaia
2011, Abuztua 12 - 10:31 — benitoNoemi Rivera zuzeulariak izenburu hori duen erreportajea ekarri du Zuzeu-ra. Maizpide euskaltegiko irakasle batekin jardun du zer-nolako jendea eta zerk ekarrita biltzen den euskaltegira. Dirudienez sorta bateko lehenengoa da, "(I)" batekin zenbatuta argitaratu baita.
Egun bat euskaltegian
2010, Azaroa 29 - 16:15 — benitoEl Correo.tv-koak Bilboko J.M. Zabala euskaltegian sartu dira, eta han ibili dira zuzendariarekin, irakasleekin eta ikasleekin.
Pasamos una jornada aprendiendo euskera (El Correo.tv)
Voices of the world, dokumental interesgarria
2008, Iraila 8 - 20:01 — benitoCanal de Historia-n dokumental honekin egin dut topo. Munduan hizkuntza zertan den, galbidean dauden hizkuntzak, hizkuntza minorizatuak, slang-ak, identitatea, emozioak... Interesgarria benetan. Hiztunen esanak gehien bat. Aditu batzuk ere tartean: David Cristal, Peter Austin, eta Jørgen Rischel hain zuzen ere.
Dokumentalaren jatorrizko izena "Voices of the World" da, Janus Billeskov Jansen eta Signe Byrge Sørensen daniarrek zuzendu zuten 2005 urtean. Instituto lingüistico de invierno-n topatu dugu informazioa eta bideoaren lotura.
PD: Badakizue, David Crystal ostiral honetan izango da Donostian.