Hizkuntz eskakizunak Europan
2011, Iraila 18 - 18:14 — benitoDagoeneko (joera hazkorra izan baita), Europar Batasuneko 27 estatuetatik 23k nolabaiteko hizkuntza eskakizuna ezartzen diete beren biztanleei, gutxieneko eskubide batzuk lortu ahal izateko.
(...)
Suedia, Irlanda, Txipre eta Espainia dira horrelakorik ez duten bakarrak....
(...)
Eta gu, gaixo euskaldunak artatu behar dituen medikuak euskara jakin behar ote duen eztabaidatzen, oraindik ere.
Hizkuntz eskakizunak (Argia)
Mediku ona
2011, Otsaila 10 - 17:01 — benito...esan dezagun garbi: mediku ona medikuntza dakiena eta gaixoa haren hizkuntzan artatzen duena da.
Alemanian alemanez, Euskal Herrian euskaraz? (Kontseilua - hizkuntza politika)
Hizkuntza eskakizun bat baino gehiago
2009, Urria 21 - 19:24 — benitoOsakidetzako deialdian parte hartzeko, izangaiek bete beharreko baldintzetan, besteak beste, gaztelaniaren ahozko eta idatzizko ezagutza daude. Eta zergatik ez dira haren kontra altxatu hizkuntza eskakizuna gaitzesten dutenen ahotsak?
Gaindosi linguistikoez (erabili.com)
Gaztelania-proba horiek ikusiko nituzke gustura.
Aldaketak irakasleen hizkuntz-eskakizunetako probetan EAEn
2009, Urtarrila 20 - 11:31 — benitoDeialdi batean proba guztiak gainditu ez arren, gainditutako proben emaitzak gorde egingo dira deialdi batetik bestera eta ez da gainditutako proba errepikatu behar izango.
Hauteskundeen harira
2008, Martxoa 13 - 08:24 — benitoHizkuntza maite izan ahal da, eta lehen sentimendu horri begira bozka zezakeen zenbaitek, baina orain askoz gehiagok bozkatu du Hizkuntza Eskakizunaz kezkaturik.