Publikotik pribatura
2011, Iraila 18 - 17:54 — benitoEsan digute murrizketen ondorioz zenbait euskaltegitan taldea ez dela osatuko, baina euskaltegi publikoetan tokirik ez dutenek pribatuetara jo ahal izango dute. Ez dugu euskara ikasi nahi duen inor diru faltagatik bazterrean utziko
Urte akademikoaren aurkezpeneko prentsaurrean jaso ziren Auzmendiren hitz hauek.
Hamar irakasletik bat ez da arituko udal euskaltegietan aurten, murrizketak direla eta (Berria)
HABEren ekitaldi akademikoa zuzenean
2011, Iraila 16 - 11:28 — benitoIkasturteko ekitaldi akademikoaren hasiera aurten Internetetik zuzenean eman dute lehehenegoz. Hor daukazue.
AEKren spot-a 2011-12
2011, Iraila 9 - 11:37 — benitoGasteizko AEK hasi da erabiltzen erakundeak ikasturte honetarko prestau duen spot-a.
Eutsi gazte euskara ikasten
2011, Iraila 9 - 11:32 — benitoNafarroako udalen euskara zerbitzuek urtero antolatzen dute euskara ikasten animatzeko kanpaina. Aurten gaztetasunarekin lotu dute "eutsi gazte / mantente joven" leloarekin.
Informazio gehiago:
- Eutsi Gazte / Mantente joven
- Euskaraz ikasi gazte mantentzeko (Berria)
- La campaña 'Mantente joven' anima a aprender euskera (Noticias de Navarra)
HABEren dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik
2011, Iraila 5 - 16:44 — benito2010/11 ikasturtean EAEn euskara ikasten ibili direnek diru-laguntza eskatzeko aukera dute bihartik, irailak 6, aurrera.
Hemen daude baldintzak. Zeuek ibili bazarete ikasten, edo zeuen inguruko norbait, gogoratu eta gogorarazi.
Udal Euskaltegiek ongi etorri
2011, Iraila 5 - 16:35 — benitoUdal euskaltegiek ere ematen agertu zaizkigu matrikulazio kanpainan. Hitza ez hauek, ongi etorria baino.
HABE: 2011/12ko ekitaldi akademikoa
2011, Abuztua 30 - 23:01 — benitoDuela urte batzuetatik hona HABEk ikasturte berriari hasiera emateko ekitaldi akademikoa antolatzen izan du. Aurtengoa irailaren 16an Donostiako Miramar Jauregian izango da. Aditu baten hitzaldia izaten da ekitaldiaren ardatza, eta aurten Carles Monereo irakaslea izango da protagonista.
Bide batez, aurten urrunetik jarraitzeko aukera emango dute.