8000
2010, Apirila 26 - 18:17 — benitoZenbaki hori eman dute Eibarko Udal Euskaltegikoek: 25 urteren ondoren 8.000 lagun izan dute ikasle. Halako kalkuluak egitea ariketa polita izan daiteke edozein euskaltegitan.
Hitz-lehiaketa
2010, Otsaila 27 - 05:19 — benitoEibarko Udalak eta euskaltegiek antolatu dute hitz txapelketa hau, euskarazko hitzik gogokoena aukeratu, euskaltegietan egongo diren postontzietan sartu eta epaimahai batek erabakiko du irabazlea. Albistean irakurri dugunaren arabera asmoa hiritarrak euskaltegietara hurbiltzea da. Postontzian hitza uztera baino ez bada ere?
Euskara bere bakardadean
2010, Urtarrila 7 - 20:37 — benitoEuskararen inguruko bideo sortak ari dira agertzen Youtuben azkenotan. Esango nuke Unibertsitateko ikasleen lanak direla. Deigarria eta desberdina Iratxe Garitagoitiak eta Nahikari Santanok sinatzen duten "Euskara bere bakardadean" hau.
Eibarren egongo da baten bat neskari konpainia egiteko, ezta?