korrika

Hamar lagun auziperatuta Korrikan argazkiak erakusteagatik

Korrika16ko polemika hark soka luzea ekarri du, denboran Korrika 17rekin bat egin arte. 

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Korrika laguntzailearen aurkezpena

Bai, Korrika 17 dator laster. Hemen lehenengo zantzuak

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ar Redadeg

Korrika dabiltza Bretainian astelehenetik hasita. Bideo hau Landerne herrian grabatu da.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Gaur hasi da

Korrika dabiltza jada Bretainia partean.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ar Redadeg 2010

Korrikarena EHn sortu den ideia arrakastatsua izan dela dirudi, eta munduan hasi zaizkigu bertsioak zabaltzen. Egunotan Irlandako Rith izan dugu mintzagai eta laster Bretainiako Ar Redadeg-ek bigarren edizioa egingo du, maiatzaren 10etik 15era hain zuzen ere.

Hortaz, France 3 telebistaren bretainierazko saio honetan, antolatzaileekin solasaldia egin eta Korrikaren beraren berri eman dute bertan (7. minututik aurrera).

Mila esker Iparraldeko kideei loturagatik.

Gure Korrikari laster "The genuine" edo halako azpileloren bat gehitu beharko diogu ;-)

5
Batez bestekoa: 5 (5 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Rith 2010, bideoa

Rith 2010 Saint Patrick egunean amaitu zen, eta antolatzaileek bideo-laburpen hau zabaldu dute. Korrikarekin antz handia, ezta?

Via: Argia.com

Flickr-en argazkiak jartzen hasi dira bestalde.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Dublinen ere Korrikaren alde

Dublinen da Rith 2010 gaur, eta AEK-ko ordezkariak Saint Patrick-en aurrean lekukoa hartzeko prest honez gero, Dublineko Udalaren eskutik jasoko dute  eta hain zuzen ere gaur goizean Emer Costello alkateak jantzi du Korrikaren petoa.

Ondo ematen dio. Hemen ere kilometroren bat egin beharko luke.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Ar Redadeg 2010

Bretainian Korrikaren eredua hartu eta aurrera doaz. Ar Redadeg-en bigarren edizioa aurten.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Rith: Irlandako Korrika jarraitzeko bidaiak

Martxoaren 10etik 17ra egingo dute lehenengoz Rith, Korrikaren bertsio irlandarra eta karrera jarraitzeko bidaia antolatuak prestatu dituzte.

Ideiak hartzen dituzte gugandik, eta garatu ere bai. Bejondeizuela!

Eskerrik asko, Bea.

5
Batez bestekoa: 5 (5 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Korrikaren kotxe-eskoba

más que conseguir un fomento del euskara la Korrika ha supuesto un obstáculo al mismo

— Xabier Azanza (Euskarabideako zuzendaria)

Korrika aspaldian joan zen, baina batzuek ebaluazioa egiten jarraitu dute. Sanz no pagará a AEK por mostrar símbolos «contrarios a la realidad de Nafarroa» (Gara)

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez