Irakurtzen
2008, Otsaila 10 - 02:03 — benitoEuskara ikasle batek kontatzen digu liburua irakurtzean zer arazo aurkitu dituen eta konpontzeko zer bide hartu duen.
2008, Urtarrila 28 - 18:51 — benito
Ez da erraza irakurtzeko zaletasuna piztea. Ikuspegi falta dagoela uste dut, irakasleek ikasle guztiek irakurtzea eta ondo irakurtzea nahi dute, baina irakurleak beti izan gara gutxiengo txikia. Ikasle guztiak irakurtzen jarri nahiak maila jaistea ekarri du, irakasleek uste dutelako ikasleei ezin zaiela Obabakoak irakurtzeko agindu, lehenengo ipuinean nekatuko direlakoan. Ez dira konturatzen gutxi batzuek gustura irakurriko dutela eta hor hasiko direla benetako irakurle izaten, eta ez liburu nazkagarri batzuk aginduta.