Heltzen zenean ala helduko zenean?

  • warning: Parameter 1 to phptemplate_comment_submitted() expected to be a reference, value given in /home/karrajua/public_html/atoan/includes/theme.inc on line 669.

Lotura

Euskara ikasle batek plazaratu du zalantza Itzul foroan, eta hango partaideek erantzun. Ikasleak gu baino biziago dabiltzala esaten dudanean (ala esango dudanean?)... Eta itzultzaileak zer esanik ez.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Iruzkinak

Irakaslearen eztabaidan?

Orain, inork entzuten ez digunean, esan beharra daukat haluzinatu egin dudala ikasle horrekin. Itzulera jo du ez delako egon konforme irakasleak esandakoarekin. Oso autonomoa, ederki!
Baina ez da tristea ez fidatzea irakaslearekin? Zalantzan jartzea harek dioena, eta gehiago omen dakitengana jotzea?
Mesfidantza horren atzean zer dago? erreflexiorako denbora hartu behar dut!

irakaslearen hitza

Bai, arrazoia, hausnarketa beharko luke horrelako kontu batek. Dena dela, eta Plistiren txistea hortik doala uste dut, gauzak ari dira gertatzen inguruan, baliabideak gero eta eskuragarriago daude edonorentzat, gero eta gehiago dira, ikastearekiko lotura bakarra gero eta gutxiago da irakaslea.

Beharbada, "konektibismoa" bezalako hitz potoloek oraindik gugandik milaka kilometrora daudela pentsarazi ohi digu. Baina ez, hortxe daude, eta azkenotan nago ikasleak gu baino azkarrago dabiltzala harrapatzen.

Beste kontu bat da horrelako baten aurrean irakaslea zelan sentitzen den. Egia da, ez da batere erosoa eta atsegina inork zure hitza dudan ipintzea. Baina, zer nahi duzu esatea? Ikasleari horrek ikasteko balio izan badu, ez nuke pentsatuko gure lana alferrikakoa izan denik. Gainera, ikasleak eta irakasleak horretaz jardun dutela ikusten da, hori ere ez da txarra izaten, ikasteko makina martxan ibili da denbora guztian.

Bestalde -orain inork ez digula entzuten-, ez diogu inoiz halako galdera bati erantzun gu geu ere konbentzitzen ez gaituen zerbaitekin? Autoritatea garbi utzi, baina kontzienzia...

A! Eta -dena esan behar da- ikasle petardoak ere badira munduan. Ala ez? Wink

Irakasle gizarajoak

Gizarajoak gu, irakasle apalak! Hara nora eramango gaituen konektibismo maltzurrak! ;-)

Egile eskubideak

Gure lan-esparrua babesten hasi beharko dugu. Horrelako galderei irakaslea izan barik erantzuten dienari kuota kobratu. Zer uste dute ba?

A! Eta ikasle horrek mila bider kopiatu: "Ezezagunei ez diet galderarik egingo".

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.