Autoikaskuntza eta ikasteko trebakuntza
2009, Azaroa 11 - 14:22 — benitoEl autoaprendizaje y la gestión personal no son cuestiones innatas en el individuo; debe ser la principal competencia que, de manera global, se intente promover en el alumnado de cualquier nivel de enseñanza
Anibal de la Torrek ikasteko inguruen desberdinak aztertzen dituen mezu honetan irakurrita: El beneficio de los sistemas mixtos de formación
Aintzat hartzeko modukoak iruditu zaizkit hango hainbat ondorio eta hausnarketa.
Lifeplace learning
2009, Martxoa 2 - 13:51 — benitoLifeplace learning deritzonari eskaini diote tartea aste honetako Argian. HUHEZIn egin da mintegia honen inguruan. Ikastea ohiko ingurunetik hara ikusi beharra azpimarratzen ari den korrontearentzako beste izen bat akaso. Honela irakurri dugu Argian:
Hainbat espazio eta alorretatik ikas dezakegu, ikastea ez baitago testuinguru edo espazio jakin bati lotuta. Jakintza hau, beraz, testuinguru formalean, ez formalean edota informalean gerta daiteke. Horren ondorioz, etengabeko ikasketatzat jo daiteke –ingelesez Lifelong Learning gisa ulertzen dena– momentu oro eta edozein tokitan gertatzen dena, espazio fisiko edo eta denbora-espazio konkretu bati lotua egon gabe.