heziketa

Ameriketako gauzak

Obamak hainbat gauzatan egin du atzera, hezkuntzatik hasita… Umeei azterketak egitea eta maisu-maistren soldata jaistea bezalako ideia mekanizatuek ez dute zerikusirik gobernamendu onarekin. Ez ditugu hezten, entrenatu egiten ditugu.

— Matt Damon, aktorea

4
Batez bestekoa: 4 (1 vote)
Zure balorazioa: Bat ere ez

U.S. 66

Autobide berria egiten dutenean, errepide zaharra hustu egiten da, bakartu. Ezin du konprenitu zergatik deitzen dioten errepide zahar, zergatik jario den bizitza alboko bidetik.

Gaur egun hezkuntzari gertatzen ari zaionari buruzko metafora ederra dakarkigu Moebiusek.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Juan Freire (elkarrizketa)

Elkarrizketa interesgarria egin diote Educaredekoek Juan Freireri. Bertan honelakoak esaten ditu:

Web 2.0k Internet eraldatu du eta sarea izango da (batzuetan bada, dagoeneko) gela barruko zein gelatik kanpoko oinarrizko euskarria. Ez bakarrik gelan izaten diren saioetan ikasleek eta irakasleek sarea erabiltzen dutelako. Baita ere ez dagoelako etenik gelan gertatzen denaren eta kanpoan gertatzen denaren artean. Komunikabide sozialak eta Internet dira lan eta komunikazio tresna garrantzizkoenak eta joera hau hazi egingo da gainera.

4
Batez bestekoa: 4 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez