The Differentiator: ikasteko aktibitateak sortzeko tresna lagungarria
2009, Azaroa 18 - 01:26 — benitoEnric Serrak aurkeztu digu tresna hau. Bost multzotako (jarduera kognitiboak, edukiak, baliabideak, produktua eta taldekatzea) elementuak nahi dugun edukiarekin konbinatuz aktibitateak sortzeko ideiak eta bideak ematen dizkigu.
Ingelesez dago, eta Bloom-en taxonomian dago oinarrituta.
Tresna interesgarria klaserako ideiak hartzeko, edo programa bat antolatzeko.
Sagardoetxearen eskaintza
2009, Otsaila 6 - 00:18 — benitoAstigarragako Sagardoetxeak jardueren eskaintza egin die euskaltegiei txotx denboraldi honetarako. Euskaltegian bertan edo Sagardoetxean egiteko jarduerak proposatzen dituzte.
Zilegi eskola
2008, Azaroa 1 - 12:05 — benitoHernanin "euskalduntze prozesua eta alfabetatzea modu naturalean lantzen" ari den proiektua. Euskaldunak eta ikasten ari direnak saioetan batzen dira, eta blogean ikusten denagatik aktibitate handia dabil.