topagunea

Masa-fenomenoa

Mintzapraktika egitasmoetan parte hartzaile kopurua izugarri hazi da; 2004-05 ikasturtean 1.041 lagun izatetik, 2010-11an 3.847 izatera pasa da. Horrelako hazkundea izaten duten ekimenak oso gutxi dira, masa-fenomeno baten aurrean gaudela esan daiteke

— "Mintzapraktika egitasmoen eraginkortasuna neurtzen" ikerketaren egileak

Mintzapraktika egitasmoaren eraginkortasuna neurtzen ikerketaren emaitzak aurkeztu dira gaur Bilbon. Praktikatu blogean laburpena egin digute eta handik jaso ditugu hitzak.

Hemen duzue emaitzen laburpena

Eta hemen txosten nagusia (pdf)

4.857145
Batez bestekoa: 4.9 (7 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Praktikatu euskara baserrian: EHNE eta Topagunearen bidez

EHNE sindikatua eta Topaguneak sustatu dute euskara baserrietan praktikatzeko programa hau. Baserrian lan egin, bizi eta euskara ikasi-praktikatu. Udarako plan ona askorentzat.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Mintza Eguna 2010: Arrasate

Aurtengo Mintzaeguneko aurkezpen ofiziala egin dute.
Arrasaten, ekainaren 6an (adi! igandea da!) izango da.

0
Bozkarik ez oraindik
Zure balorazioa: Bat ere ez

Irakurri, gozatu eta oparitu

Topaguneak berriro jarri du martxan euskarazko literaturaren irakurketa sustatzeko kanpaina hau.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Pentsa!

Pentsatzeari uzteko garaia iritsiko zaigu hiltzen garenean, bitartean…

— Enrique Villarreal (El Drogas)

Barricada taldeko kidearen hitzak hartu ditu Topaguneako Oscar Zapatak ilustratzeko Nafarroan euskalgintzak jarraitu beharreko bideaz egin duen gogoeta.

Sortu eta eragin (Topagunea.org)

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Nahi/gura duzu?

Topaguneko elkarteen kanpaina ikasturte honetan mintzapraktikari lekuan-lekuan arrankea emateko.

Bertsio desberdinak daude. "Nahi" hori "gura" bihurtu da leku batzuetan adibidez.

 

5
Batez bestekoa: 5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

IKA eta Topagunearen arteko akordioa

Araban eta Nafarroan mintzapraktika egitasmoak sustatzeko akordioa sinatu dute erakunde biek Oionen gaur.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Mintzapraktika egitasmoak sustatzeko akordioa

AEK-k eta Topaguneak gaur sinatu dute mintzalagun, berbalagun, mintzakide eta halako egitasmoak zabaldu eta garatzen jarraitzeko hitzarmena.

5
Batez bestekoa: 5 (3 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Mintza eguna 2009

Gasteizen ekainaren 6an.

5
Batez bestekoa: 5 (2 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez

Mintzapraktika programak sustatzeko akordioa

Topaguneak eta Jaurlaritzak sinatu dute. Mintzapraktika programak zabaldu eta garatzeko proposamenak daude: gurasoak, unibertsitarioak, etorkinak...

4.5
Batez bestekoa: 4.5 (4 bozka)
Zure balorazioa: Bat ere ez