Euskarako tituluak baliokidetzeko dekretua berriro onartuta
2010, Azaroa 11 - 00:57 — benitoHizkuntza eskolen agiriak zirela eta, duela hil batzuk helegite baten ondorioz bertan behera geratu zen dekretua. Dekretua berriztu, osatu eta egokitu du Eusko Jaurlaritzak dirudienez.
Bide batez, orain "Euskarako tituluak" deitu diete.
Arazoak agirien baliokidetzarekin
2010, Iraila 10 - 19:52 — benitoEAEko Auzitegi Nagusiak Eusko Jaurlaritzaren eta hizkuntza eskolen agirien baliokidetza bertan behera utzi du helegite batzuk direla eta. Dirudienez, une honetan hizkuntza eskolen agiriak ez daude baliokidetuta besteekin.
Gaur goizean esan dutenez, Eusko Jaurlaritzak agiri guztiak albait arinen homologatuko ditu.
Euskara egiaztagirien baliokidetza dekretua indarrean
2008, Apirila 15 - 10:40 — benitoSanturtziko Udal Euskaltegikoek eman dute albistea. Dekretua argitaratu da, indarrean dago beraz.
Hemen dago dekretuaren testua.